Felix Etxeberria Larrañaga Parapan
Elgoibar (Gipuzkoa) (1926-2022)
Biografia
Sallobente-Ermuaran auzoko Parapan baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Azkoitiko Madariaga auzoko "Luarixe" (Luberiaga) baserrikoa. Zortzi anai-arreba ziren, bera laugarrena. Zortzi urterekin hasi zen eskolan, baina hamaikarekin utzi egin behar izan zuen etxeko lanak egiteko. Hamalau urterekin peoi lanari ekin zion Eibarren; gero Orbea bizikleta lantegian eta Elgoibarko Sigman ere jardun zuen. Elgoibarko Jarbe lantegian doitzaile lanbidea ikasi zuen. Bertan bederatzi urtez jardun ondoren, lantegiko beste hamasei langilerekin Danobat makina-erreminta lantegi berria sortu zuten, geroago kooperatiba bihurtuko zena. Euskarazko klaseak hartu eta eman ere egin zituen, harik eta beste lagun batzuekin Elgoibarko Ikastola sortu zuten arte. Urtebete geroago, Elgoibarko Izarra euskara elkartea sortu zuten. Lolita Canales elgoibartarrarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-046 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
EGB-062 | 2008 | Elgoibar 1936 | Iñaki Odriozola - Hodei Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute