Elgoibar (Gipuzkoa)

Ikastola klandestinoak

Ikastola klandestinoak Gobernuak edozein egunetan ikastola itxiko zieten beldurra zuten, eta eraikinak ez galtzeko, Gure Kai "Sociedad Anónima"ren izenean jarri zituzten eraikinak. Ikastolak klandestinoak zirenean, Bidanian egin zuten lehen bilera. Felix han egon zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gobernuak edozein egunetan ikastola itxiko zieten beldurra zuten, eta eraikinak ez galtzeko, Gure Kai "Sociedad Anónima"ren izenean jarri zituzten eraikinak. Ikastolak klandestinoak zirenean, Bidanian egin zuten lehen bilera. Felix han egon zen.

Transkripzioa

-Gero Gure Kai ere ein genduan. Gure Kai kontau otsun Osorok?
-Ez.
-Gure Kai. Bueno, nik ein doten lan guztia, parte hartu doten guztia iñok ein dau lana, e. Nik neuk... akulua izan naiz bakarrikan. Ta Osoro hau beste gauza askotan sartuta egoten zan, ta honena joan nitzan; ikastolak-eta normalian centro kulturaletan zauden, eta orduan ixteko amenazua zauan, eta lokalak ez kentzeko sociedad anonima bat sortu genduan, Gure Kai. Sociedad anonima bat. Sociedad anonima horrekin erosten genduzen lokalak eta ipintzen genduan ikastolia. Baezpan ere ikastolia ixten bazeben lokalekin geu gelditzeko. Ta ein genduan sociedad anonima bat. Gure Kai, sociedad anónima. Ikastolak klandestinuak zian, klaro. Lelengo billeria ikastolena Bidanian egin zan.
-Hemengo ikastolian bileria Bidanian?
-Ikastolen billeria, kanpoko ikastolen billeria. Eta zan injiniero bat, Goena. Sikologo famoso bat da, Goena, haren anai bat, Zegamakua uste dot dala. Harexek zuzenduta Bidaniako sakristixan egin zan lelengo billeria eta han izan nitzan ni.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia