Elgoibar (Gipuzkoa)

Pako Juaristi euskaltzalea

Pako Juaristi euskaltzalea 50eko hamarkadan, Pako Juaristi omen zen euskal dinamizatzaile bakarra herrian. Berarengandik asko ikasi zuten Felixek eta lagunek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
50eko hamarkadan, Pako Juaristi omen zen euskal dinamizatzaile bakarra herrian. Berarengandik asko ikasi zuten Felixek eta lagunek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pako Juaristi zan hamen argi bakarra, euskalzalia edo euskalzale bakarra herrixan mobitzen zana Pako zan. Eta horrekin hasi giñan. Pako Juaristi, hil zan. 1950 inguruan edo hasi giñan Bizkaittik Txinpartak ekarten, bestetik, Ondarrutik antzerkia. Eta gu ibiltzen giñan satelitiak, Pakon satelitiak giñan, lana eitten ibiltzen giñan berakin, eta beran bittartez ikasi genduan ikasi genduana euskerian zera. Meritua zakan Pakok orduan bakar-bakarrikan. Ta gaiñera arpegixa zaukan eta edozein lekutara presentatzen zan haura. Falangera jun bihar bazan'e Falangera euskeria aurrera etaatzeko. Gu baiño gehixao zan haura.
-Aspaldi hil zan Pako hori?
-Bai, honezkero izango dia hogei urte.
-Pako...
-Juaristi. Miren Vallejo, horretxen gizona.
-A, ba bixar naiz Mirenekin egoteko.
-Ba horretxen gizona. Honek Vallejotarrak beti izan dia euskalzaliak, beti, beti Miren Vallejo ta euskalzaliak. Ba eskerrak Pakori Elgoibarren ein zan dana; hasieria dana.
-Preguntauko xat bixar. Miren bera be euskalzalia da, ezta?
-Bai, bai, euskalzale amorratua da Miren.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia