Elgoibar (Gipuzkoa)

Pilota eta atletismo zalea zen

Pilota eta atletismo zalea zen Kirolzalea izan da beti Felix, baina erromeria edo dantza zalea ez. Herri arteko pilota txapelketetan jokatutakoa da Felix. Arriola IV binakako bikotekidea izan zuen. Atletismoan ere jardundakoa da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kirolzalea izan da beti Felix, baina erromeria edo dantza zalea ez. Herri arteko pilota txapelketetan jokatutakoa da Felix. Arriola IV binakako bikotekidea izan zuen. Atletismoan ere jardundakoa da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lanaz aparte eta ikastoliaz aparte eta euskeriaz aparte, erromeixak eta?
-Ez, ni erromeixan-eta oso motza izan naiz. Ez dot sekula dantzarik ein. Ta emakumietan ez nintzan atrebitzen arrimatzen. Osea, ez dot euki... Orduan bai, berbenia eta esaten zeben orduan; igual halako lekuetan berbenia zeuala eta; ni sekula ez nitzan joaten iñora. Nik korrika, bazeuan korrika apostua edo premixuak edo baldin bazauden, korrika edo pelotan edo. Arrasaten eta jokatuta nao ni praka zurixekin, e!
-A bai?
-Arrasaten eta Arretxabaletan. Eibarren ere bai; Deban ere bai.
-Kontxo. Profesionala ez.
-Profesionala ez.
-Fermin ibili zan profesional.
-Fermin bai, Fermin bai.
-Zu herri arteko txapelketetan eta?
-Bai, bai. Deban. Astelehenan'e bai. Ta Arrasaten jokatu naban gero munduko txapeldun izango zan batekin jokatu naban parejia. Arriola Kuarto. Debuta zan harena, haren debuta; neuk eruan naban haura Arrasatera.
-Zu aurrian edo atzian?
-Ni atzian. Ezkerrik ez nakan. Eskumiakin bakarrik eitten naban pelotan. Ta Arrasatera junda nao korrika eittera ere. Campo de Maala ez zan lehen?, Maala. Ba haraxe. Kontratauta, e, hamendikan ez dakit sei lagun edo jun giñan korrika eittera, jabalinia botatzera, ez dakit ze eittera. Ta bero bat bazeuan Arrasaten! Kanpo fubola Maala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia