Eibar (Gipuzkoa)

Migel Gallastegi pilotaria; txapelketak

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-093-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenengo txapelketa 1942an jokatu zuen. Bolada onean sartu zen. Hiru partida irabazi baina azkena galdu egin zuen, `Atano VII.a´ren kontra. Bi eta hiru pilotariren kontra ere jokatu izan zuen. 1946an ez zuen txapelketarik jokatu, 1948an, ordea, bai. `Txikito´ Iraetaen kontra izan zen lehenengo partida; gero Astelenan Akarregiren kontra. Hori izan zen partidarik gogorrena. Finala `Atano III.a´ren kontra. Esku hutsik jokatzen zuten orduan. Gaur egun, pilotariek ezin dute pilotarik gozatu. Eskua aske egon behar da eta pilota sentitu. Pilotaren oraina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno, Migel, hasten zara pixkat zara profesional mailan jokatzen eta nik uste zure epoka berria hortxe, 1942an, hasten dela, eta ratxa haundia eginez gainera. Hasten zara Mallabiko `Txikito´ri irabazi, `Txikito´ Iraetari irabazi, Ubillari irabazi... Eta `Atano VII.a´rekin jokatzen duzu eta hortxe galtzen duzu. Zer errekuerdo dauzkazu zure lehenengo kanpeonato hartaz, Migel? Hiru partidu horietxek irabazi eta bestea galtzea, `Atano VII.a´ren kontra galtzea… Gainera, oker ez baldin banago, 15 eta 4 irabazten joan eta gero. Esaizkidazu nolako rekuerdoak dauzkazun.
– Bueno, hori esango detsut gerotxuago. Lehelengotik beste gauza bat esan bihar detsut. Nere frakasorik haundiña izan zan: Feliperi Vitorixan jokatu netsan eta nintzan bi bidar gehixago orduan neu, neure ustez, eta galdu egin netsan. Eta, bueno, akabo: kendu egin ninduen kanpeonatotik, ya eliminauta geldittu nintzan kanpeonatotik eta akabo. Gero bestia etorri zan, `Atano VII.a´na etorri zan Bilbon. Nik orduantxe urtian urten bihar neban: suerte pixkat edo nerbioso jarri ez edo zerian; orduantxe urtian urten bihar neban. Hori ez oker ez banago, 1944an zan, ezta?
– 1942an.
– Ez!
– Deportivokoa?
– Bai.
– Bai. `Atano VII.´aren kontra Deportivon galdu zenuen. Hemen daukat: maiatzaren 31an, 1942an.
– 1942xan? Bueno, bai. Izan leike 1942xan. Izan leike, bai. Eta, orduan, garbi esateko, egixa esateko, eta neuk sentitzen doten moduan, `Atano VII.a´ ni baiño gehixago zan, mano y mano. Baiña partidua irabazitta euki neban, bera nerbioso ibilli zan eta. Gero atzenian neu jarri nintzan nerbioso eta berak irabazi estan. Kasualidadez irabazi estan, e? baiña galdu egin neban. Eta orduantxe kendu esten edo laga netsan kanpeonatuari. Gero hortik aurrera, pasatzen zan, kanpeonatuak organitzatzen eben eta esaten eban: “Bueno, nik honenbeste diru nahi dot”. Klaro, hortik aurrera pasatzen zan: hor kanpeoiak-eta eguazen eta pelotari onak mordua; baiña hareri zer pasatzen jakuen? Nik segundako batekin jokatu netsen bi oneneri. Eta, bueno, neu nintzan han pixkat… Mano y mano galdu neban hori, baiña harek bi-bixan… Nik esaten netsen –klaro, pelotarixak orduan alkarrekin eukitzen genduan txokia, eukitzen genduan– eta nik esaten: “Bai, nik galdu juat hori partiduori, baiña zuek ni lau lagun hartu eta zuek hiru be igual. Eta zuek nere kontra jokatu bihar”, hori esaten netsen. Eta klaro. Hori eukitzen genduan pixkat txokia, eukitzen genduan. Eta gero, hortik aurrera, nik enpresarixueri diru gehixago eskatzen netsen, kanpeonatuan jokatzeko, eta enpresarixuak ez esten nahi pagatzerik.
– Zer zeneukan, Migel, diruzale fama orduan?
– E?
– Diruzale fama zeneukan orduan?
– Bueno, gustau egitten jatan irabaztia.
– Denei bezalaxe, noski.
– Daneri moduan. Enpresarixuari gustau eitten jako. Horretxegaittik ez esten nahi pagatzerik. Orduan pasau zan, bueno, akabo, nik ez nebala parte hartzen kanpeonatuan eta akabo. Baiña etorri ziran, 1944a, 1945a, 1946xa eta horrek etorri ziran eta danak… Nik jokatzen neban Ferminekin. Entzutzen badago… Partido asko jokatu neban Ferminekin, eta jokatzen gentsegun bi oneneri edo hiruri edo bixon artian. Eta, klaro, ba, Fermin... esaten estan sarri: “Hik demasa egitten destak. Pelota onak kendu eta txarrak laga neri!”. Eta: “Ez. Ba hurrenguan joik heuk pelota ona eta nik joko juat txarra”. Baiña, en fin, holaxen. Baiña orduan punta-punta egon bihar zan, e! Partiduak jokatzeko, astian partidu bi edo jokatzeko, punta-punta egon bihar zan. Eta bueno. Gero kanpeonatueri deitzen gagoz, ezta? Gero, ya 1948xan etorri zan, bueno…
– Bai ze 1944ean bakarra jokatu zenuen, Feliperen kontrakoa. Bestean bai semifinaletara ailegatu eta `Atano VII.a´rekin galdu egin zenuen eta 1946an ez zenuen jokatu.
– Ez. Ez neban jokatu. Ez.
– Zergatik, Migel?
– Ez eben nahi pagatzerik.
– Hori da.
– Gero, 1948xan diruari begittu barik parte hartu neban kanpeonatuan, diruari begittu barik. Orduan ez naiz akordatzen zenbat pagauko esten, baiña ez eben asko pagauko, gitxi pagauko eben. Eta parte hartu neban eta jokatu nittuan hiru partidu, mano y mano…
– Partez parte joango gara, Migel. Lehena, `Txikito´ Iraetaren kontra 22 eta 6 Grosen. Erraz irabazi zenuen hau, ezta?
– Bai, errez irabazi netsan, bai.
– Zer zen? Kontrario txikia izango zen orduan `Txikito´.
– Ez, bueno, nere arratsaldia eukiko neban. Arratsalde ona eukiko neban. Eta bueno.
– Eta Eibarren, han, etxean, Akarregiren kontra galtzen joan zinen 15 eta 5 eta irabazi egin zenuen 22 eta 20.
– Bai. Hori izan zan partidu gogorrena jokatu doguna. Baiña gogorra, e! Partidu gogorrena jokatu doguna. Ni orduan gaixorik egon nintzan astebete lehenago: zortzi bat egun edo hamar bat egun gaixorik egon nintzan eta dudan nenguan jokatu partidua, ez jokatu partidua. Baiña esan eben jokatu edo bestela kendu egin bihar ebela. “Bueno, ba, jokatzera noia, ba, partidua”. Jokatu netsan, jokatu genduan, baiña partidurik eta mano y mano ikusi danik eta onena, polittena. Partidurik onena izan zan.
– Eta gero finala `Atano III.a´ren kontra. Lehenago programan hasi gara zorionak emanaz `Atano III.a´ri. Alde handia zeneukaten urteetan. Marinok orduan jada 44 zeuzkan, zuk hamabost gutxiago –29–. Urteetan ere, jokoan ere bai, noski, baina urteetan alde handia zeneukaten, Migel. Errez irabazi 22 eta 6 berriro…
– Bai, errez irabazi netsan. Baiña ni orduan… `Atano´ri urtiak eta… hori nago "de acuerdo" danakin. Baiña egon nintzan sei hillebetian egon nintzan zain hori finala jokatzeko. Eta `Atano´tarrak beti izan dira pelota asuntuan listuak. Eta elejidu eben hil bat humedaderik-eta gehixen egoten dana frontoian, pixkat berua eta jentiakiñ eta humedade asko egoten dana frontoian. Nobienbria zan. Eta nobienbrian frontoian sarri egoten da humedadia. Eta, klaro, sake librian zelan zan partidua, ba, pentsaurik humedadia badago frontoian, ba, sakian tanto asko egingo estala. Baiña neri ez estan ardura. Nik segurantzia nekan nere gorputzakin, bai? Eta, bueno, "salga lo que salga", hamen jokatuko dogu, finala jokatzera. Horixe izan zan. Eta urten eban 22-6.
– Hori da.
– Hori da, 22-6, kasualidadia, ezta? Baiña, en fin, horixe izan zan.
– Migel, eta sei urte lehenago ere jokatu zenuen `Atano III.a´ren kontra. 1942an eta orduan Eibarren jokatu zenuen. 22 eta 16 irabazi zenuen. Zer zen zuretzat orduan eta zu bezalako pelotarientzat `Atano III.a´ren kontra jokatzea?
– `Atano III.a´ri artian iñork ez etsan jokatu. Ez eguan jokatuta. Eta hori `Atano III.a´ri anunziau zanian jokatzia, ba, jente guztiak esaten eban: “Baiña hori partiduori jokatzera, Migel, zelan hoia? Horrek partiduorrek ez jakak kolorekik”, esaten esten. Eta nik ensaiatzen neban biren kontra eta mano y mano eta danera ensaiatzen neban ta... Bueno, enpresiak pagau estan bastante ondo eta “bueno, jokatu egingo dogu. Jokatu egingo detsat”. Eta efektibamente. Fan giñan eta diruak doblian urten eban nere kontra. Baiña neuk, klaro… Harek pentsau eban sakia… `Atano´k eukan sakia eta hurrengo pelotazua hartzen baneban entregauta, barriro zazpi kuadrora joten eban. Baiña harek pelotak! Harek ziran pelotak, gustoko pelotak! Hori sarri esan dot: nik jokatu dittut partidu guztiak `Atano´kin berak ekarrittako pelotekin jokatu dittut. Eta pelota onak ziran, bai berandako eta bai neretzako. Gustokuak. Eta horixe bihar da pelotan. Sentidu egin bihar dozu pelotia. Ez badozu sentitzen pelotia alperrik da.
– Gainera, Migel, esan behar da orduan ia esku hutsik jokatzen zenutela. Esparadrapo txiki batekin.
– Klaro. Bai. Horixe bazeukazun, hamen daukazun moduan ebagixa, hamen eta hamen ebagixa. Hori tapau egin bihar dozu pixkat. Baiña gaur ipintzen daben moduan trapua eskuetan, ezin leike pelotarixak gozau pelotarik. Hori sarri esan dot: ezin leike gozau. Gaiñera beste gauza bat hor pasauko da, seguramente. Eskua tapauta, lotuta esparatrapuekin, bai, eta izardixan gorputza eta eskua hotzak. Eta hori zegaittik da? Odolak ez dabelako korritzen. Eskua libre egon bihar dau. Eta pelotia sentidu egin bihar da eskuan, neretzako e! Eta pelotia eskuan sentitzen badozu, bota eitten dozu kortadia edo zabalera edo atzera, badakazu formia pelotia joteko. Baiña gaur, klaro, gaur... ni ez noia ezer zertzera, baiña gaur pelotan egittera igual detsa atzelarixari pelotia hiru kuadruan hartu edo bost kuadruan hartu. Atzera, atzera eta atzera. Klaro, hori konprenditzekua da: holan, eskua tapauta, harek ez dau sentidu be egitten pelotia. Atzera. Azpittik igual joten dau eta atzera pelotia. Akabo. Klaro, gaur ez da egoten kortada bat, ez da egoten. Zabalera ez da joten. Lehen pelotia zulotik etaratzen zanian, ezkerrakiñ eta joten zan zabalera eta erdixan dagon jueza hanka egin ezinda ibiltzen zan. Eta kortadia, igual, zabalian hartzen zenduanian kortadia, hiru kuadro inguruan joten zenduan kortadia txapa gaiñera eta boterik be ez igual. Eta aurrelarixa ibiltzen zan aurrera, ba, atzelarixa edo hortxe manejau ezinda. Baiña gaur dakazuz partiduak kortada bat jo ez dabenak, zabalera ez dabena joten. Ni ez noia esatera gaurko pelotarixak txarrak diranik.
– Oso diferenteak direla behintzat bai.
– Oso diferente jokatzen dala…
– Migel, 1944ean esan dugu Feliperen kontra jokatu zenuela partidu bakarra, baina hor benetan atentzioa eman dit: `Mondragonés´en kontra jokatu zenuen eta `Mondragonés´ek orduan kanpoan utzi zituen `Txara´, Kortabitarte, Lazkano eta Ubilla. Eta zuek bion artean jokatu zenuten hemen, Grosen, Donostian, eta irabazi zenion 22 eta 0. Nolakoa zen `Zurdo´ hori?
– Bueno, hori da kasualidadia. Hori da kasualidade bat: ba nik ondo jokatu eta bera nerbioso edo txarto egongo zan. Eta hori… Esatiak be –garbi esaten detsut–, esatiak be pena emoten desta. Gero jokatu genduan rebantxia Bergaran eta partidu ona egin genduan; neuk irabazi netsan Bergaran be, e!
– 22 eta 16.
– … eta 16 irabazi netsan. Baiña, en fin, `Zurdua´, mutil gogorra zan. Hareri pelotan irabazteko jokatu egin bihar zan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia