Eibar (Gipuzkoa)

Migel Gallastegi eta J. L Akarregi

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Migel Gallastegi eta J. L. Akarregiren arteko finalak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Beste bi final komentatu behar ditugu. Bata Akarregiren kontra jokatu zenuena Eibarren. Eta hau irabazi 22 eta 15. Jada pasatu dira urte batzuk noski, berrogeita hamar. Zer akordatzen zara final honetaz, Migel?
– Hori partidu ona izan zan hori be. Hori partidu ona. Akarregikin jokatu dittuten…
– Hura zer izan zen? Sake librean?
– Ez, hirutik sakia.
– Sake libretik besteetara bentaja handia zegoen?
– Bai. Sake libria… Klaro nik bentajia neukan sake librian. Sakia errez restatzen neban ezkerrakin. Eta, klaro, `Atano III.a´ hori sake librian be, bai: jartzen zan boleo, baiña pelotia goittik pasatzen jakon eta ezin zertu. Eta, klaro, nik mano y mano jokatzeko bentaja haundixagua euki dot, bestiak baiño pixkat gehitxuago errestatzen neban sakia. Akarregi be aurrelarixa zan eta sakia errestatzen justu ibiltzen zan.
– Beraz ondo akordatzen zara final hori hirutik atereaz irabazi zenuela. Eta zure azken finala, Bergaran jokaturikoa ere akordatuko zara, Akarregiri irabazitakoa 22 eta 14ko emaitzaz. Hortaz ere akordatzen zara, ezta Migel?
– Bai, bai, bai. Partidu hori pixkat erreztxuago irabazi netsan. Ez zan Akarregi orduan partiduan halako ondo egon. Eta hortxe segitzen genduan, alkarren kontra. Akarregi eta ni ribal haundixak izaten giñan, baiña kanpuan lagun haundixak giñan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia