Azkoitia (Gipuzkoa)

Neska eta mutil San Martinen "txortan"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere anaiak "txortan" egiten ikasi zuen. "Txortan" egitea zer den (abarketei zorua ateratzea). Neska eta mutil egoten ziren aulkietan jarrita San Martinen "txortan". Bere anaiak pilotan ere jokatzen zuen eta handik ere ateratzen zuen diru apur bat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero anaixe pelotan. Haure´re, klaro, zean ibili zan... fraile papar txuritten hor, baiño gerra-denboran kitto hoixek´e eta gero ikixi zeben txortan. Bueno, batzuk txortie badakizu zeri esaten dixoen, baiño txortan.
- Hori esplikatuko didazu zer dan?
- Aulki gaiñien jarri ta txortie. Zoruek ipiñi ta gero txortan. Eztenakin, hola, zoruk eitten. Txortie. Hola, aulki gaiñin. Badare, ba, erretratuk Kutxan-ta badare ta zean´e bai, Laboralin ez dakit ez ete daon. Eta geo jartzen ziñen zu, ta geo hola ipiñi, hola, zea inde ta zorue eitten. Hola zea batzuk etortzen zin, urdidute esaten zixoen ordun –urdiketie beste batzuk eitten zeben- eta geo ordun etortzen zien txortak bezela eta zuk zorue etara ber, abarketa zorue etara ber harekin, formie. Haure txortan.
- Hori mutillen lana izaten zan?
- Bai, ta baitte emakumina´re, e! Askok ein zeben. Nik neuk ez nun ein, baiño asko ein zeben emakumik´e Azkoittin. Hor Mutrikunekuk badie, ba?
- Bai.
- Haixek-eta danak txortan eitten zeben beti. Txortan errezo eitten zebela edo... Neuk ez nun ikixi, baiño Migelek-eta bai. Hoixek asko eitten zeben han San Martiñen, gain baten, mutil koskor kuadrilliek asko eitten zeben txortan. Gero pelotan hasi zan ta pelotan irabazten zun zeoze. Zesture pelotaa, jokatzea. Ta zeoze emanda´re poza. Ezkonduta´re segiu zun. Geo [Azulin] lanin hasi zan ta geo handik juten zan Zesture jokatzea. Eta, bai, hola gustoa. Baiña haure bittertekue izeten zan diru haure ta gustoa egon zan. Holaixe izen da gure [...] hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia