Zumaia (Gipuzkoa)

Harri koskorrarekin ezik beste edozerekin pilotan

Harri koskorrarekin ezik beste edozerekin pilotan Frontoi ederra zuen lehen Oikiak, baina bota egin zuten estalitako frontoi berria egiteko. Mutikotan pilotan asko jokatzen zuten. Goizean goiz izaten zen meza, tabernan txakolin batzuk edan eta pilotan aritzen ziren. Harria bezalako pilotarekin aritzen ziren eta ez zuten gaur egunean bezalako babesik erabiltzen. Dirurik ez zegoen baloirik erosteko eta norbaitek pilota berri samarren bat izanez gero, pozez zoratzen egoten ziren. Nagusiagoek frontoia okupatu eta beraiek "zimitayoan" (elizpean) jokatu behar izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontoi ederra zuen lehen Oikiak, baina bota egin zuten estalitako frontoi berria egiteko. Mutikotan pilotan asko jokatzen zuten. Goizean goiz izaten zen meza, tabernan txakolin batzuk edan eta pilotan aritzen ziren. Harria bezalako pilotarekin aritzen ziren eta ez zuten gaur egunean bezalako babesik erabiltzen. Dirurik ez zegoen baloirik erosteko eta norbaitek pilota berri samarren bat izanez gero, pozez zoratzen egoten ziren. Nagusiagoek frontoia okupatu eta beraiek "zimitayoan" (elizpean) jokatu behar izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela, plaza ta, Oikiyako, Oikiko plaza ta… asko aldatu da?
- Oikiko plaza, frontoia, frontoia politta huan Oikiyan. Uain botata ziok. Uain geo berriya in ziyen tapautakua.
- Eta nun zeon lehen?
- Leheno Oikiyan… Oikiya zan hi…
- […] .
- Oikiya zan plaza, plaza bea, taberna, Txortena taberna horren aurrekaldian huan zea, frontoia, frontoia irekiya huan. Ta hua itxitzeko ta, ta zean ta zitxion, baiña ez zitxion, gaiñea, itsusi geldittu […] zean, Txortena daon zea hori, itxia, bista dana kentzen zitxion. Ta ez zekit uain dala zenbat urte iña izango zan berriya. Ta ordun in ziyen zaharra bota. Hamaika pelota iña giñun! Goizian mezeta ta jun, ta jata geo pelotan.
- Eun guztin.
- Eun guztiyan ez. Goizian erten ta geo mezetatik erten ta… Txortena, zea… Behin pixkat heldu giñanian, ta han txakoliñ pixkat ta ean ta zeara geo, pelota. Beatzi t’erdiyak o goizian, goizo izaten huan meza. Neguan zortzietan ta udaan zazpi t’erdittan o ez dakit ze izaten zan, zazpiretan o, zazpi t’erditan o. Ta orduan jaiero jun behar izaten huan mezeta. Ta aurrena zea jun, e, geo handik ertendakuan pelotan. Ta geo izaten huan earra! Eskuak eta dana zea zitxian, tontotzen zitxian, ta geo jun hai zea, belarrak atea zeara, han, e, behiai belarra ekartzeko zeara…
- Eskuak haundi-haundi inda.
- Eskuak haundi-haundi inda. Hortxe ibiltzen giñan. Baiña…
- Orduan takuak eta oain bezalakoik ez zan.
- Takuak? Takuak? Nik ez… Lehenguan batek esaten zian Getaian, han nitxion beira, ta gaztiak ai hittun, kadetiak o, zean-ta ta. Zeak esaten zitxian, batek, “A! Oaingo gazte habek zeak eskuan, takuak eta jarrita ta, gu ibiltzen giñun bate gabe! Majiña bat aldiz bate gabe ibiltzen giñuan ba gu!”.
- Bate gabe. Eta pelotak eta […] eta…
- Takuak eta pelotak eta… Harriyak bezelakuak igual!
- Halamouzkuak.
- Halamouzkuak! […] ordun. Zeoze bazan borobilla, harriya ez ezikan, zeatzeko moukua.
- Bote txiki bat egiten bazun…
- Bai, bai, bai, bai. Zeoze itten bazuan han onduan, ertentzen bazun, han ibiltzen giñan. Ta bai, bai, han zebillen harrek esaten… Oaingo zea habek, berriz, takuakin ta gaztetatikan prepaauta zatoztik zearako, hortako, ohittuta, ohittu’re in beharko […]. Gu jokatzen gendun zea jarri, ene!, esparatrapu zahar bat. Ta zea, harrek zea ingo zun, esparatrapu zea bat jarrita! Beste haiek, bestia azpiko zea haiek! Ez…
- […] zan hamen, e, zuen gazte denboran, gaztetan eo?
- Pelota, pelota. […] fubolian, baloirik eta’re ez huan hamen. Baloia? Zeiñek zun baloia? Diruak behar zian! Ta pelotak nunonundik juntatzen bazan, pelota zekan batek juntatzen bazan, baten batek ekarritakua o baldin bazun baten batek, mekauen la letxe! Hua izaten huan zebua, harrekin pelotan.
- […].
- Geo, gu baiño haundixiauak, urte bete ta gehiokuak ta pelotan haiek bastante ondo ibiltzen zianak hittun. Ta haiek, frontoia haiek okupatzen ziyen. Ta gu, zimitayoa. Eliza azpira.
- Eliz-atarira.
- Eliz-ataira gu. Han, eliz-ataian in behar izaten giñun zean, pelotan. Bestiak okupatzen ziyen ta haiek, hi, haiek haundiyaguak ziala ta, […], ordun’e izaten huan ba, bat baiño bestia zeauagua ta. Gu zeara, hemen, zimitayoa.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia