Elgoibar (Gipuzkoa)

Errepublikaren eragina Sallobente auzoan

Errepublikaren eragina Sallobente auzoan <p>Lizarrako estatutua zela eta, Felixek bost urte zituela, bizkarrean propaganda txartela eta eskuetan panfletoak zituela, errepidean egoten zen paperok banatzen. Garai hartan Sallobente auzoan mitinak, antzerkiak, dantzariak, etab. egoten ziren. Aitarekin joaten ziren ikustera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lizarrako estatutua zela eta, Felixek bost urte zituela, bizkarrean propaganda txartela eta eskuetan panfletoak zituela, errepidean egoten zen paperok banatzen. Garai hartan Sallobente auzoan mitinak, antzerkiak, dantzariak, etab. egoten ziren. Aitarekin joaten ziren ikustera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bost urte naukazela aittak alanbre-arantziakin ipini zian bizkarrian propaganda abertzalia bizkarrian ipini zian. Ta kamiñua dao gure basarrixan onduan, kamiñua dao, ta kamiñua pasatzen automobillak, eta erakusten niuen, bizkarra erakusten niuen autokuari propagandia zabaltzen. Eskuan'e papelak naukazen eta geratzen bazan automobilla ba eman itten [gendun], eta bost urte neukazen orduan.
-Eta zer zeukazun bizkarrian, ikurriña edo?
-Ez, letrerua zan zeoze. Abertzalien propaganda. Orduan Estellako Estatuana. Hori 1931n zan.
-Justo Republikia etorri zanian.
-Bai, ba orduantxe. Estellako Estatutua zala edo ez zala, Bizkaittarrismuan, Bizkaittarren zerak zien harek, Bizkaittarristak zian, orduan esaten zana. Ta propaganda hoixe naukan nik, eta autuari ematen nion propagandia; geratu eta propagandia... Batek eman zian, Bilboko matrikulia zeukan kotxe batek eman zian bost zentimo.
-Propiña?
-Propiña. Ta hartu zian propagandia. Ta horixe neukan esateko. Ta gero orduan momento horretan gure auzuan Sallobenten mitiñak, antzerkiak, dantzarixak, gauza asko egoten zian eta hara juten giñan aittakin haura ikustera. Hori zan Republikako denporan.
-Entzun dot beste leku batzuetan be Republikiak alaittu ein ebela pittin bat...
-Bai, ni akordatzen naiz, danzarixak etortzen zian, ez dakit Tolosatik edo nundik autobusian etortzen zian Azkoitti aldetik, eta itxuria Sallobentera ez zeuan autobusa juteko modurik eta gure basarri inguruan geratzen zian eta gure basarrittik jaixten zian illeran danak dantzari guztiak goittik behera. Hori goguan daukat. Eta hori zango zan gutxi gorabehera milla beratzirehun eta hogeta hamalau-hogeta hamabost. Holako bat izango zan.
-Republika-republikan.
-Bai. Edo lehenao, hogeta hamaikatik hasi ta...
-Baiña gerria sortu aurretik.
-Bai, gerria sortu aurretik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia