Elgoibar (Gipuzkoa)

Elizarekin izandako tirabirak

Elizarekin izandako tirabirak Urte berean lau pertsona hil ziren Parapan baserrian. Euretako bat Azkoititik ihesi etorritako emakume bat. Azkoitiko parrokoak esan zion aitari ez zuela hiletarik izango, aurrez ez bazuen ordaintzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urte berean lau pertsona hil ziren Parapan baserrian. Euretako bat Azkoititik ihesi etorritako emakume bat. Azkoitiko parrokoak esan zion aitari ez zuela hiletarik izango, aurrez ez bazuen ordaintzen.

Transkripzioa

-Eta horrek, parroko berri horrek, don Ramon Ormaetxea zala uste dot, on horrek, errakaua bialdu zigun goizetik ez bagenduan entierrua pagatzen atsaldian ez zigula eingo entierrurikan. Hori, eta guk ez gaukan haren entierrua zetan pagau. Lau urtian euki genduan etxian eta ondiokan ere guri hori eskatu ziun, eta harrezkero eliziakin nao, e, bueno. Gorrotua geruao eta gehixao.
-Higuingarri portau zan, ezta?
-Elizia bai. Harrezkero geruao ta okerrago. Eta gero ikusitta Francoren ondoren ze pasau dian..
-Hori ["impuesto credo"] hori sekula entzun barik neukan. Ze..., inpuesto baten modura edo?
-Kuota bat zan.
-Etxe bakoitzak pagau bihar ebena?
-Katoliko guztiak pagau bihar zebela. Eta gurian ba erdixa pagatzeko konforme zauden aitta, ta parrokuak ez zion ametitzen amari, eta hori zan diskusiua.
-Eta gero denunziau eta kuarteletik kobrau?
-Kuartelera, kuartelera. Orduan autobusa zauan Azkoittitik Elgoibarrera, eta autobusian etorri zian aitta ta ama, semia hilda. Semian gorputzan zain eta kuartelera. Eta gero, hori pasauta gero, entierrua eginda gero, deittu zion kuartelera berriz ere; eta esaten zeben aittak graduazio haundiko guardia zibil batek esaten ziuela, galdetu ziuela aber ze pasau zan, eta esplikau ziuela eta esan ziuela: "Tontuak izan zeate hori pagau dozuelako, hori periodikuan anunziatzeko modukua zan ze in dizuen zueri; ez dao hortarako eskubiderik eta". Baiña einda, ordurako einda zeuan gauzia.
-Jo..., elizia.
-Bai, nik harrezkero sinpatixa gitxi eliziari. Nik ez dot euki, sekula ez naiz izan elizara... Eta aittak esaten zigun: "Kontuz horrekin. Elizia marasmia bezela da, marasmia, eulixa katiatzen bada geruao ta batuao eitten jok eta hortik ez daok eskapatorixaik eta; kontuz ibili!".
-Baekixen orduan zuen aittak, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia