Elgoibar (Gipuzkoa)

Lehen greba orokorra

Lehen greba orokorra 1948. urtean izan zen Francoren kontrako lehen greba orokorra. Garai hartan grebara irtetea oso arriskutsua omen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1948. urtean izan zen Francoren kontrako lehen greba orokorra. Garai hartan grebara irtetea oso arriskutsua omen zen.

Transkripzioa

-Oin irakurtzen hori liburu hori irakurtzen nauela konturatzen naiz ze hankasartze. Berrogeta zortzixan uste dot izan zala huelga bat Francon garaian, lelengo huelgia edo. Ta gure inguruan taillarrian sozialista ba zauan. Ta harek esaten zaban: "huelgia in bihar juau, e, huelgara erten bihar dok /biok/". Ta haura lehenao ertenda zaon huelgara eta gu sekula erten gabiak, eta pentsatzen genduan nobedadia zala hori. Eta "ertengo juau, ala?" ta. "Bueno, erten bihar baldin bada erten ingo juau". "Ba bixar huelgia dok". Halaxe bi lagun geratu giñan lanera jun gabe. Eta bera, hori esaten zebena, lanera jun zan. Bai, billurtuta, itxuria, azkenengo orduan. Etxian kontra ingo ziuen, eta gu jai hartu ta. Oin konturatzen naiz ze arrisku jokatu genduan guk orduan; garbitzeko kapaz zian orduan.
-Edozer gauzagatik, ezta?
-Bai. Hamen ikusten da. Naparruan eta holako gauza bategatikan jota garbittu. Ta ointxe konturatzen naiz ze hankasartze ein genduan. Ta bi lagun atera giñan. Eta bazauden berrogei lagun baiño gehixao langilliak.
-Berrogeittik bi bakarrik?
-Bi bakarrik atera giñan. Jakin gabe ze zan huelgia. Jakin gabe ixa huelgia ze zan.
-Eta manifestaziñorik edo ezer egin zan?
-Ez, ez. Orduan ez dakit besteik ateako zan herrixan, e, berrogeta zortzixan, e. Ez dakit. Hori ez daukat goguan.
-Orduan guarda zibilak...
-Orduan ezerre nobedaderik gabe erten naban nik. Ta uezabak ez dakitt, parterik eman ez edo. Ez dakit zer pasauko zan, neri ezer ere ez zitzaten pasau.
-Huelga hori Elgoibarren bakarrik izan zan edo?
-Ez, ez. Hori Euskal Herri osokua zan.
-Lelengotako huelgia izango zan.
-Lelengua, lelengua. Hamen irakurtzen dot ointxe lelenguetakua zala. Ta zela tratatzen zeben jendia huelgara jundakuak. Garbittu ere bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia