Eskolan piper egin zuten eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bihurrikeriak. Kuadrillan joaten ziren eskolara. Piper egin zuten eguna. Kilker bila.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: DON-098/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Ta gero, ez dakit… bihurrikeriak-eta iten zenitun?
-Bueno, bihurrikeiyak… ez dakit ba… geo kuadrilla etortzen giñan, zea, basarritatik kuadrilla etortzen giñan eskola. Eta, hoi bai, hoi goatzen naiz, urte batian piper in gendula, eun batian piper ein gendula. Baiño ez zan, ez zan intentzio txarrez iña ez zan, e. Goratzen naiz hor, e, zea Merker o baserriyan; oain hua´e botia do, baserri asko botia de, ta hua´re botia do. Ta hor arbolian zan kolunpiyua. Eta hango zea, hangua ne edadekua zan, hogeita bat urtekin hil zan baiño… ne edadekua zan. Eta hara juten giñanian, harek behiñ’e presik ez zun izaten, prepatzeko ta juteko ta… Gurasuek ez ziyoten inportantzik ematen, ta noizbait´e preparatu ta… guk ze iten giñun? Kolunpiyuan ibili! Bitartian, txandan. Eta beste baserrietakuak bagenitun hor ta… Eun batian denboa askuan zetu giñala bai, ta noizbaite prepatu da neska hoi, ta jun gea eskola, ta jarri gea atenditzen, ta… oi, ez dakit ordun zein zea… bikayua o, zea honek. “Oi ene, beandu diñau, ta oin ze in bihar diau? Ezin sartuko [...] ba oain?”. Eta hola, ta alde in gendun hortik jun, beheko basarritan barrena, ta buelta in, ta hala etxea jun, bate zera jun be, eskola jun be atsaldi hartan.
-Eta etxian esan zenuten?
-Bai zea! Hoixe in behar genun, esan!
-Eta kilkir billa-ta ibiltzen ziñaten?
-Beno, hoi zean, geo… geruo bai, baina hola umetan ez. Hola ume-umetan ez. Geoztik bai, e. Gero, ni... baki horrek´e. Kilkerra gehienian izaten nun, kilker denboran. Etxian, hemen.
-A, bai?
-Bai, gustatu iten zait. Gabian o esnatu, ta kilkerra kantari baldin bado, gustatu iten zait. Bai, ta lengo... lengo udaberriyan´e harrapatu ta bai, euki genun… bai, santiyuak ta pasa-ta aurrero behintzat... ta euki nun, bai… Ogi pixkat jarri ta letxua hostua ta...
-Eta kilkerra nola... bere zulotik ateatzeko, ze iten da?
-A, ba... zeakin, esto, belar mehe-mehe-mehe batekin, harekin zetu. Ta azkuria iten zayo, ta ateatzen da.
-Eta gero nun sartzen zenuten, poten baten ala…?
-Nik zean, este… kiloko zea… melokotoyana ta nola… kiloko poto hoitaikoa. Hoitakoan euki izandu det beti, zeatik kilkirrentzako zea, kaiola propiyoak baira, baiño oso ttikiyak, iya moitzeik ez dakatenak. Eta nik, nik potuan eukitzen det.
-Eta habia billa-ta, kabi billa-ta ibiltzen ziñaten?
-Ez, gu ez. Anayak, e, bai, baiño gu ez. Anayak bai, baiño gu ez.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!