Zarautz (Gipuzkoa)

Euskararen inguruko debekuak

Euskararen inguruko debekuak Eskolan euskaraz hitz egitea debekatzen zieten, bestela ez zutela erdaraz ikasiko esanez. Neska askok harrokeriagatik ez zuen euskaraz hitz egiten. Etxean aitak eta amak beti euskaraz egiten zuten elkarrekin, baina amak beraiei erdaraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan euskaraz hitz egitea debekatzen zieten, bestela ez zutela erdaraz ikasiko esanez. Neska askok harrokeriagatik ez zuen euskaraz hitz egiten. Etxean aitak eta amak beti euskaraz egiten zuten elkarrekin, baina amak beraiei erdaraz.

Transkripzioa

- Ze urte zan hori?
- Bueno, ya hamalau, hamabost o, e, ya koxkortuta, e! Aurretik ezta ezautu 're, ezta, ezta, ezta... Ezta, bueno, bueno... "No teneis que hablar el vasco porque sino no tendréis ninguna expresión luego el día del examen". Ta ni lotsagabia nola nitzan, hala esaten zuen, "entonces, que, que... ya veo yo aquí chicas que no tienen ni pupa, ni idea de euskera, y resulta que suspenden todas"..., "¡ya está la descarada!"...bai! "Entonces, ¿pa qué estudiamos francés y pa qué estudiamos latín?" Egiya! Baiño, ze nahi dezu? "Eramos las descaradas" hori esaten gendunak. Bestela, danak umill-umill kasu itea. Etxea jun ta, ez, ez zuela, este, euskeraz in behar, zeba?, ta monjak ez zuelako lagatzen. Esan gure aita hori! Esan gure aitai! Harek hitz erdik ez zigun iten, earki zakin, e! Hitz erdik ez zuen iten. Amakin erderaz, aizu! Ta ama baserritarra. Ta amakin erderaz. Nola dian gauzak! Ta hori gehienak, e! Ta Zarautzen orduan iten zan askoz gehio mutillen artian euskeraz, ta neskan artian harrokeriz ez gendun iten euskeraz. Nik etxian nahi ta nahi ez in behar nulako. A! Uain 'e bai, e! Gure itxian hitz erdik 'e, ez seme-alabak eta ez billobak, ate hartatik sartzen dianian ezta hitz erdik erderaz in behar.
- Ta, ordun aitak amakin erderaz iten zun, e?
- Ez, beren artian euskeraz, beti beren artian euskeraz. Baiño amak gurekin erderaz.
- A bai, e? Ta aitak euskeraz dana.
- Aitak beti dana euskeraz, harek dana euskeraz.
- Ta nundik datorrela uste dezu hori, emakumeen joera hori...
- Emakumiak txoruak, harruagatik. Debekatu iten ziguen, hori egiya da, baiño debekatzen ez ziyoenai 're, jo, eske erderaz ite hori... hori euskeraz ite hori, "eso era de kaxeras, eso era ridículo", ulertzen al diazu? Ta, mutillen artian, uain baiño, uain baiño gehio iten zan euskeraz. Uain adibidez Zarautzen behintzat neskak gehio iten due euskeraz mutillak baiño. Neskak asko iten dezue. Zuk eiten al dezu?
- Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia