Donostia (Gipuzkoa)

Arropaz aldatu, astean behin

Arropaz aldatu, astean behin Beti izan zuten ura eta argia. Arropa etxean garbitzen zuten. Xaboia. Tinan egiten zen lixiba. Astean behin aldatzen zen arropa, jai goizerako. Dutxarik ez zuten; fregaderan garbitzen ziren ala ura berotuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beti izan zuten ura eta argia. Arropa etxean garbitzen zuten. Xaboia. Tinan egiten zen lixiba. Astean behin aldatzen zen arropa, jai goizerako. Dutxarik ez zuten; fregaderan garbitzen ziren ala ura berotuta.

Transkripzioa

-Ta zuek ura ta argiya beti euki zenuten?
-Bai, guk bai. Beti izan izandu genun, hemen basarriyan ura ta argiya guk. Hala ezautu genun beti.
-Eta erropa garbitzeko-ta nola?
-Etxian.
-Etxian?
-Bai. Bai. Bai, ur korrientia [...] bezela gendun, ta etxian. Erropa garbitzeko-ta etxian.
-Eta ze jaboi erabiltzen zan edo...?
-Ba jaboi hautsa zea bat... oso korrientia.
-Hautsa?
-Bai, jaboi hautsa, oso korrientia, eta geo lejia. Geo lejia. Ta geo pastillak´e bai, pastilla zea hoik... jaboi pastilla zea hoik: Lagarto zea hoitakuak. Hoitakuak´e bai.
-Eta ura berotu iten zan ala ez?
-Ba orduan ez zan oain bezela, labadoraik-eta ez baizan, ta ordun holako tini zea bat gendun, tiñi zea bat. Eta han jartzen zan bezperan arropa zuriya beratzen, lixibakin izaten zan, lixibakin. Jaboi kondarrak eta jaboi hauts harekin ta ur berua zetu, ta han jartzen zan, hurrungo eunian garbitzeko.
-Beratzen, zikiña biguntzeko edo…
-Bai, hurrungo egunian errexo izateko… garbitzeko. Zeatzen zan, eta hua bildu ta, esan dizut, hamaika laun, ta astian behin zeatzen zan, aldatzen zan. Ez da oain bezela, zea, eunian hiru bider ta hola aldatzen! Orduan erropaz aldatu iten zan jai goizeako. Jai goizian aldatu ta geo aste guztiyan... Hoi gue etxian, eta beste batzutan, berriz, oaindik gutxiyo. Bueno, gue etxian beti igande goizian dana arropa garbiya, bai barrengo erropa ta bai gaiñekua. Eta geo ba aste guztiyan harekin.
-Eta komuna nolakua zan?
-Guk komuna zea genun, ondo genun. Bonbaik-eta ez, e, baiño goiyen zean genun ta... gue, nere aita igeltserua zan, ta harek beak jarriya, komuna gendun ondo. Ondo genun komuna. Geo, bere tubuakin, tuberiakin, kanpoa... bueno, kanpoa, ikuillua zetzen zala.
-Eta dutxarik ez zan eongo!
-Bai zea, dutxa!
-Hori iñun ez zan eongo, ezta?
-Ez, ez, dutxaik-eta orduan ez zan.
-Eta nola iten zenuten garbitzeko-ta?
-Bueno, ba zean, sukaldian fregaderan, musua ta zeak garbitzeko ta zean... ta geo gaiñekua kalderan. Kalderan ura hartuta.
-Kalderan ura hartu, ta zatika?
-Bai ba.
-Eta bañe...
-Ez zan oain bezela, gaiñea, zeatikan oain bati aitzen, hartzen badiozu izardi usaiya, uf! Iruitzen zaizu... bueno, horrek bihar du izan... izardi usaiya. Baiño ordun danak ibiltzen giñan. Ordun danak ibiltzen giñan izardi usaiyakin, eske eskuz garbitu bihar zan dana ta ez zan oain bezela, ta gutxiyorik´e. Ta ordun ez zan, ordun normala zan izardi usaiya zetzia, ibiltzia. Batzuk gehiyo ibiltzen zuten, klaro, bestiak baiño, segun...
-Eta zuek sekula jun ziñaten… juten ziñaten hondartzara ala...?
-Bai zea! Hondartza? Ujum. Bueno, tiratu´re ez, e! Ez, tiratu´re ez hondartza jutia behiñ’e. Mendia bai, baiño hondartza… ez.
-Eta arroketara ala... ezta´re?
-Ez, ez, gu ez.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia