Bergara (Gipuzkoa)

Emakumezkoen arropak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-077-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumezkoen arropak. "Txanbria" eta gona; amantala. Buruko zapia. Zapatak kalera jaisteko; abarkak. "Bortzeiak", botak giltzekin azpian.

Transkripzioa

- Ba, oin tela… amantalak izeten… Orduan mantal barik iñor ez zan ibiltzen. Txanbria. Nik neure ama be ikusi dot txanbria eta goniakin.
- Txanbria?
- Txanbria eta gonia.
- Zelakua zan txanbria?
- Ba, loratxodun batzuk azula, estanpauta.
- Oingo baserrittar jantzixen tipokua?
- “¿Cómo?”
- Oingo baserritar jantzixen tipokua…?
- Bai, horixe.
- Oin tipikua jazten dana…
- Bai, ointxe jazten dana.
- Ya, holakua. Eta gonia berdiña zan?
- Berdiña. Amantal beltza… Oin, amantala ez dakit ze zan, ze klase zan edo ze zan. Amantala, amantal beltza.
- Oseake…
- Gonia eta txanbria eta amantala.
- Bai. Tokillaik ez. Osea, pañeloik ez…
- Ez.
- Hori oin jazten danori ez…
- Ez.
- Ta buruan-ta pañelua be ez…
- Gure amak ez, baiña gure auzuen amandria zeuanak bai.
- Jazten zeban?
- Jazten zeban. Bueno, baiña nere amandriak be bai.
- Bai. Moñua batzen…
- Bai.
- Moñua.
- Moñua.
- Eta zelakuak izeten… zurixak ala beltzak?
- [Harek] beti beltza. Nik beltzakin ezautu dot bixak, e, amandre bixak.
- Eta gero galtzak?
- Galtza beltzak erutaen giñuzen, punto inglesa.
- Ya, zuek… Eta amak-eta be bai?
- Baitta.
- Baitta. Eta artilezko galtzaik ez?
- Nik ez dot ezautu. Aittak bai artillezkuak eruaten zittuan lanerako be bai eta bestela ibiltzeko be bai, basarrixan ibiltzeko be bai.
- Eta zapatak?
- Zapatak kalera etorteko.
- Eta basarrirako albarkak?
- Abarkak.
- Eta zuek be bai zapatak?
- Zapatak eta alpargatak. Nik ez dot abarkaik eruan.
- Zera ezautu dittuzu, bortzeiñak?
- Bortzeix… E?
- Bortzeiñak.
- Bortzeixak esaten…
- Bortzeixak.
- Bortzeixak dia? A, bai, e?
- Horrek izeten zien botak zerekin giltzekin azpixan.
- Ya… Eta zelakua… suelia zelakua zeuken egurrezkua ala, giltzekin izateko?
- Ez, narrua edo izengo zan. Narrua zan.
- Eta giltzak zeuzken?
- Giltzak zeuzken.
- Eta botak noraiño? Honaiñokuak ala…?
- Botak korrientiak zian, ointxe egoten dian moduko botak.
- Zuk zela… Bortzegixak ezautu dittuzu ala?
- Bortzegik. Bai. Eta seguro… Bueno, seguro… pentsatzen det oraino goma-klase… gomia izango zan baiño oain bezela ez. Baiño segurasko zeakin baldin bazijozten, tatxuelakin edo zerakin izango zan kubiertazkoa izango zuen suelea. Lehenao kubiertea erabiltzen zan. Kubierta ezautzen [dezu materiala], ezta?
- Bai, bai, bai.
- Nik pentsatzen det kubierta izango zutela [haik]…
- Azpixan?
- Hola, zerakin eramateko, beste iltze hoiekin eramateko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia