Eskoriatza (Gipuzkoa)

Mesedeetako eskolan soinekoa belaunen azpitik eta ilea liso

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Klausurako mojak ziren mesedeetakoak. Eskolako janzkera; soinekoa belaunen azpiraino eraman behar izaten zuten, bestela eskolatik botatzen zituzten eta. Behin amak belaunak estaltzen ez zizkion soineko bat egin zion eta mojek eskolatik bota zuten. Ilea kizkurra zutenei sokarekin lotzen zieten ilea lisatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Horrek zien "Mercedarias de la Vera Cruz", ezta? Zu egon ziñenak.
-"Mercedarias... de clausura eran, e". Zegatik hemen residentzian-eta dasenak horrek be die "mercedarias, pero son libres", eta bestiek zien "de clausura". Gero hamendik fan zien horrek Berrizera. Berrizen uste dot dauela konbentu bat "de las Mercedarias de Clausura".
-Eta zu uniformiakin eta holan faten ziñen klasera?
-Ez, ez, ez. Era bat egon zan, ezta? "De uniforme", soiñeko baltza izeten zan. Soiñeko baltza ta kitto. Eta hola. Baiña orduen ahal dauenak itten auen, baiña ezin auenak ez. Eta gaiñera, fan biher zitzen mangakin honaiño, eskotia holan eta belaunperaiño soiñekua, e. Motzaue erueten bazauen, kalera. Ni akordetan naz neure zorion egun baten gure amak in osten soiñeko barri bat eta fan nintzen haregaz soiñekuaz eskolara eta monjak bialdu niñun kalera. Zegatik itxuria belauna ez nusten tapetan! Berezko ille kriskue aukena be, eskolan larri egoten zan orduen monjakin, e. Ez dakit zer pentsetan auien monjak, "por presumir" eitten zala edo zer. Eta "a quitar". Izen dana la sacristana, horrek berezko ulia dauko holan, eta zenbat bider; eta hori baiño zaharraue akordetan naz beste bat, Emilia edo euken izena, sokiaz lotuta, e. Sokiaz lotuta uliak atzeruzka liso eukitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia