Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako arropak zelakoak izaten ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-077-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Barruko arropa. Antzina "kamisia" eta gorontza bakarrik erabiltzen zen. Lana, ordurik gabe. Zenbat irabazten zuten.

Transkripzioa

- Eske lehen barruko erropia…
- Dotore ibiltzen zan, ezta? Barruko erropa dotorea ibiltzen zan, ezta?
- Bai, ez zeuan… nik ez dot erropa zatarrik neuk ezautu.
- Eta kuleruan ordez ze jazten zan?
- Pantaloiak.
- Pantaloiak…
- Bai. Eregixak.
- Ereixak? Eta zelakuak… zelakua zan?
- Ba, hamen estutxuaue eta bordautxua ipini hamen eta josten jakon, ba, hamendik honaiñokua. Josi alde bixek eta, gero, hamendik gorakua alkarri josi eta dobladillua hartzen zan ta pantaloiak.
- Zurixak baitta?
- Zurixak, zurixak.
- Algodoizkuak…
- Barruko erropia zurixak.
- Baiña lehen-lehen ez zeben erabiliko sujertadoreik be, lehen kamisia bakarrik erabiliko zan…
- Ta gorontza.
- Ta gorontza.
- Gorontzak igual eukiko zeban forman bat. Ez dakit. Gerrittik… gerrixa […] ez naiz akordatzen.
- Zuk kapaik ezautu dozu? Kapaik? Badia, ba, kapainguak eta izaten zian, ba? Kapainguak eta harek kapak eingo zttuen edo? Ez dozu ezautu…
- Horrek [San Antonion] Kapaiñanekuak. Ezautu giñuzen kapaiñanekuak. […]
- Baiña ez dakizu kapaik eitten zan…
- Ez, ez, ez.
- Zuk abrigua?
- Guk ointxe jazten dan erropia, iguala, beste modu batekua, ezta? Baiña bardiña.
- Abrigua eta…?
- Abrigua, trajia, igual-igual, ointxe eitten dan bezela.
- Kapaindi edo hori… enteratu behar naiz, zeozer entzunda nago ni horretaz. Ez det uste prezeski —nik entzun… zeozer gogoratzen naizenez— kapatik ote datorren. Nik entzun deten bersion, e!
- Ez dozu uste?
- Ez det uste kapatio datorrenik. Beste zeozer entzunda ote nago. Oain esan dezunez…
- Ya, ya, ya akordau erain dotsut.
- Bai, bai, ta ya ke hortan gean…
- Kapaiñanekua bizi da Gallastegi, San Pedro kalian, dendia…?
- Bai, onbre, ni juten naiz horrengana!
- Hori…
- Gallastegi, “Confecciones Gallastegi”?
- “Confecciones Gallastegi”.
- Bai.
- Hurrengo atian bigarren pisuan bizi da Kapaiñanekua, “que ya tiene noventa y tantos años”.
- [Igual]…
- “Tiene [igual”].
- “Tiene que ver…”, osea, Gallastegikin zerikusirik badauke horrek?
- Ez.
- Eta, zera, lana asko eitten ziñuen? Lan asko eukiko ziñuen…
- Lana? Edozein ordura arte! Hamarrak arte igual! Ordurik… Guk ez dogu ordurik ezautu!
- Ze diferente, ezta?
- Ke, ba! Oingo moduan zortzi ordu ta? Ke, ba! Hamar ordu, hamabi ordu be igual ta […] hurrengo gutxiao ta…
- Zera, eta gero kobrau zela eitten ziñuen?
- Ba, ni hasi nitzanian […] josten "dos cincuenta".
- "Dos cincuenta" zer?
- Egunian.
- Eguneko…
- Bai.
- Jana?
- Bazkaldu bertan.
- Bertan. Ta afaldu be bai?
- Bai, ondo zetorrenian, berandu zanian; goiz zetorrenian ezebez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia