Mendaro (Gipuzkoa)

Mojen komentua eta eskola nazionala

Mojen komentua eta eskola nazionala <p>Hasieran denak eskola nazionaletan ibili ziren Mendaron. Moja agustindarrek komentuan eskola zabaldu zutenean, han hasi zen Felisa. Eurak izan ziren lehenengoak. Gero, neskak mojetan eta mutilak nazionaletan. Inguruko herrietako neskak ere etortzen ziren gerora, ospea hartu zuenean. Euskaraz hitz egiten zuten, baina eskolako lanak erdaraz egin behar. Hala ere, euskaraz aritzeagatik ez zuten zigorrik jasotzen. Gaizki portatuz gero, bai. Moja batzuk aipatzen ditu. Eskolara sartu bezain pronto errezatu egin behar. Goizetan eskola eta arratsaldean esku-lanak (laboreak). Txandaka irakaslearen ondoan jarri eta arrosarioa esan behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasieran denak eskola nazionaletan ibili ziren Mendaron. Moja agustindarrek komentuan eskola zabaldu zutenean, han hasi zen Felisa. Eurak izan ziren lehenengoak. Gero, neskak mojetan eta mutilak nazionaletan. Inguruko herrietako neskak ere etortzen ziren gerora, ospea hartu zuenean. Euskaraz hitz egiten zuten, baina eskolako lanak erdaraz egin behar. Hala ere, euskaraz aritzeagatik ez zuten zigorrik jasotzen. Gaizki portatuz gero, bai. Moja batzuk aipatzen ditu. Eskolara sartu bezain pronto errezatu egin behar. Goizetan eskola eta arratsaldean esku-lanak (laboreak). Txandaka irakaslearen ondoan jarri eta arrosarioa esan behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan nun ibili ziñen?
- Beittu! Eskolan... honek etxe berrixak hor badaoz ba? Hor zan konbentua, konbentua. Hor mojak eskolia ipiñi zeben. Ta nazionala zan beste bat. Hor Garzianeko etxia... han. Beste eskola bat zan. Ta danok han gabizen. Ta gero hori eskola hori zabaldu zeuenian mojak, lelenguak izan giñan han sartu giñanak. Gure ama kotxaua. Edukaziua erakusten [...] zeuela. Edukaziua mojak. Ta zer da ta haraxe. Lelenguak izan giñan.
- Eta neskak monjetaa ta mutillak nazionalian edo...?
- Bai, bai halaxe zan. Ta geo, ba, hasi giñan ta poliki-poliki ta gero, ba, indartu in zan komentua... ta Elgoibartik’e bai, Altzolatik’e bai ta danetik etortzen zian hona Mendaroa. Ta asko erakusten zeuen.
- Monjak... euskaldunak zian?
- Agustinas. Bai, gehixenak hor. Superiora azpeittiarra zan. Zelako apeillidua zakan´e...
- (Hiztuna 2) Danak ez zekixen euskeraz, e!
- Ez, ba, batzuek sartu...
- (Hiztuna 2) Maria Isabel donostiarra zan. Euskalduna bai, baiña...
- Bai, ba, gero. Horrek gero. Baiña lelengotikan, zabaldu zanian, euskaldunak mojak. Bai, gero etorri zittunan horrek.
- Eta euskeraz ikasten zenun?
- Euskeraz itten gendun.
- Bai?
- Erderaz ikasi ez!
- (Hiztuna 2) Ama, baiña errezatzen...
- Dana euskeraz ikasten zenuen?
- Ez, erderaz ein bihar eskolako lanak. Baiña hizketan euskeraz ta aber zelako nahastia [honan] hor.
- Ez zizuen kastiguik jartzen euskeraz in ezkeo? Ez? Zuen garaien ez zan holakoik?
- Orduan’e kastigatzen gaittunen, e!
- (Hiztuna 2) Baiña euskeraz ittiarren...
- Baiña euskeragatik edo bestela?
- Ez, bestela. Ondo portatzen ez baldin bazan o hola... baiña bestela.... Euskeria... segittu itten gendun euskeraz’e. Bai.
- Ze kastigu izaten zien?
- E?
- Ze kastigu?
- Ze esango diñat, ba, nik... igual e... iñoiz bajakiñe... pareta beira ta. Nik neuk ez najonan... hola suertia izan najonan.
- Zu txintxoa izan ziñen.
- Bai, egixa. Zetako esango dot, ba! Baiña... bai...
- Gogorrak zien monjak?
- Gogorrak? Bihar´e bai! Bat zonan “vizcaína burra” esaten zaban berak. “Yo seré una vizcaína burra —beak berba hori esaten zaban—, pero os enseñaré”. Ta halaxe zan. “Madre” Teresa. Beak esaten jonan harek. Bizkaikua zan, Bilbokua zan: “seré vizcaína burra pero os enseño yo”.
- E... eskola sartzen ziñetenen...
- Errezau.
- Errezau in behar izaten zenuen.
- Hoixe.
- (Hiztuna 2) Ama, baiña errezau euskeraz ala erderaz?
- Erderaz. Oin’e... Hi! Oin’e erderaz errezatzen jonat, hi! “¡Qué cosa!”.
- Halaxe ikasita.
- Errezo euskeria baiño. Erderaz.
- Ta ze errezo izaten zan?
- Jo, jo..! Beittu... Giñan, ba, mordua ezta, orduan. Goizetikan eskolia izeten zan ta arratsaldian laboria izeten zan. Laboria, eskuetako lana.
- Eskulana.
- Ta gero, txandaka-txandaka egunero bat juten zan maistrian ondoa, mahai onduan jarri, errosaixua errezau. Errosaixua esan ta bestiak kontestau. Holaxe.
- (Hiztuna 2) Egunero errosaixua?
- Egunero batenbatek. Txandaka e! Txandaka.
- (Hiztuna 3) Hori arratsaldian, baiña...
- Arratsaldian e...
- Berez eskola... goizean juten ziñeten eta laborea atsalden.
- Goizetikan eskolia. Laboria eiñaz... ta gero, errosaixua eta, laboria iñaz, kontestau. Zelako santak!
- Zenbat urte arte izaten zan eskolia?
- Eskolia... pasatzen zan han orduan’e batzuek kanpoa juten zian. Ta bestela, ba, ze esango dizut, ba, nik e... ni Kapaiñetikan horra etortzen nitzan eskolatikan o... horra.
- Eskola.
- Bai, baiña aspertu.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia