Jose Anton Renteria Anduiza Euskal Herria
Bermeo (Bizkaia) (1939)
Biografia
1939. urtean sortu zen Aroztegi kalean, baina Aurrekoetxe kalean hazitakoa da. Gurasoak eta aitona-amonak ere bermeotarrak zituen. 13 urte egin aurretik hasi zen bisigutan eta arrantzan ibili izan zen ordudanik, patroi eta armadore ere izan zen, 44 urtez guztira. Bermeoko ikastolako sortzaile eta Bizkaiko batzarkide izandakoa lau urtez. 1966an hasi zen Itzartu aldizkarian 'Enbor' ezizenez idazten, gerora "Anaitasuna" aldizkaria izango zenean. Herrian guztiz errotuta, oso ondo ezagutzen ditu Bermeoko kontuak. Herriko saltsa guztietako partaide: sukalki antolaketan, bertso-saioetan, Olentzero prestatzen, Matxitxakoko monolitoa zaintzen... BER-033-037 grabazioetan Jesus Gangoitirekin batera azaltzen da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-025 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-026 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-027 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-028 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-033 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-034 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-035 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-036 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-037 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute