Bermeo (Bizkaia)

Aitona kofradiako presidente

Aitona kofradiako presidente <p>Gerra garaian, amaren aldeko aitonak bermeotar askori lagundu zien Iparralderantz ebakuatzen, bera arrantzan ibiltzen baitzen han. Euzkadiko gobernuak bi bapore zituen iparraldean, "Lehenengoa" eta "Bigarrena", horietako bat gero Venezuelara joan zen. Bere aitonaren seme bat, 18 urtekoa, kapitain batek hil zuen gerran. Andra Mariako artziprestea, don Gines Uriarte, bere aitonaren bila joan zen Hendaiara herrira bueltatu zedin eta beste bi urtez izan zen kofradiako presidente.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, amaren aldeko aitonak bermeotar askori lagundu zien Iparralderantz ebakuatzen, bera arrantzan ibiltzen baitzen han. Euzkadiko gobernuak bi bapore zituen iparraldean, "Lehenengoa" eta "Bigarrena", horietako bat gero Venezuelara joan zen. Bere aitonaren seme bat, 18 urtekoa, kapitain batek hil zuen gerran. Andra Mariako artziprestea, don Gines Uriarte, bere aitonaren bila joan zen Hendaiara herrira bueltatu zedin eta beste bi urtez izan zen kofradiako presidente.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hareri pasa datxon zortzi seme alaban aitxe ezan zan, nire ama ezan da zaharrena. Nire amak gerran hogeita hiru urte, ezkondute ta imie jaidxo da, nire arrebie. Lau ume okin zauen etxien gerran: neure osaba bat, lau urtekue, ta beste… lau ume etxien. Ta atxitxe errefujiauek pasaten Sananderetik beste osaba bat hamazapi urtekugaz baporan Iparraldera ta Euskadiko Gobiernuek okin zauen Iparraldien bapor bi: Lengokoa ta Bigarrena izenak, bapor txikidxek izango zin. Euretariko bat dxun zan gero, mutrikuarra kapitxena izan zan, akordako dast gero izena, Venezuelara dxun zien holako baportxugaz, Venezuelara dxun zien eskapaten hametik. Ta nire atxitxe ibiltzen zandan iparraldien arraintzen refujiauentzako ta gauzek holan dizela, seme bat hamazortzi urtekotxue in tsoien hil. “La quinta del treinta y nueve”. Kepa ta in bi zauen kunplidu hamazortzi urte. ta gerra erun zauien ta ordun, orduntxeko altzata kintek, ta gixajue ikaratu-edo in zanela erun zauien sierrara, buruen dakot Sierra Bandos, Aragoire ta gixajuek ikusi dauenien dana bonbak ikaratu eta kapitxen batek danan aurrien bertan hil zauen, beran lagunen aurrien hil zauen mutille ikaratu ein dxela ta beste barik, ez ikaratuteko bestiek dala-ta. Gure atxitxek gixaue ba Iparraldien, ta halako baten amaittu zan gerrie ta Bermion eon zan arziprestie ezaten zan ta Santa Mariakue, don Gines Uriarte Aretzaga, gizon famosue izaten zan, auren lagune, faxisten lagune izan da. Ona, txarra, ez dait, baie faxisten lagune, gure amumagaz okitzen zandau harek hartun-emon handidxe kale bat bertan kalien bizitzen ezan die goiko plazan. Ta kofradidxen iñor ezin arregla kofradiko gauzek eruten, zeitxik gerra aurrien zer in dxauien ez dauien jakitzen zan ta beran areridxuek ezan dizenak esan dotsoie autoridadieri: “ha gizona ez bada ekarten handik kofradidxe ez dauela formarik aurrera eruteko”. Ta dxun zan Hendaidxera don Gines Uriarte Aretzaga ta gure atxitxek esantson, gure atxitxe ez daitz antiklerikala izan bada, nazionaliste gogorra ezan da, baie elizigaz eon zan mindxute zeitxik berak ikusten ezan dauen eliziek parte hartu zauena faxistekaz gure herridxen kontra, ta hori ez datson kentzen ezan burutik. Ta esan dotson: “Ni zuekaiñe faxistengaiñe etorri, semie be hil eiztazuie ta ez daitz zer da”. Ta bestiek: “Agapito etorri in /bizara/ biher zara ta”. “Ez ze neu be hil ingo nozuie ta”. Bueno, ta beste baten, beste egun baten, dxun zan don Gines papelak eta danak reglan eta ekar zauen Agapito famosue Bermiora. Imin zauien ostabere bera presidente kofradidxen ta urte bi in zauen ostabe beste urte bi ta.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia