Lezo (Gipuzkoa)

Nortasun handiko amona, oso emakume berezia

Nortasun handiko amona, oso emakume berezia <p>Amona oso feminista zuen; beretzat, ez zegoen alderik emakumeen eta gizonen artean. Senideak filosofia horretan hazi izan dira. Amona oso berezia zen, nortasun handikoa. Emakume independenteak izan dira beraiek etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amona oso feminista zuen; beretzat, ez zegoen alderik emakumeen eta gizonen artean. Senideak filosofia horretan hazi izan dira. Amona oso berezia zen, nortasun handikoa. Emakume independenteak izan dira beraiek etxean.

Transkripzioa

-Gure amona ez zen… gure amona oso feminista zen. Orduan harek ez zuen feminismoik eta gaiñekoik zeatzen, biño hura izatez femenista zen. Hari ez zitzaion, gañea, gaztetik geldittu omen zen alargun, eta familiya aurrea ateratzeko ta berak in beharko zittuen hainbat gauz, ez? Orduan, harek ez zuen ikusten diferentziyik gai hortan emakumian eta gizasemian artian.
-Ya, ya, ya, ya…
-Ta harrek, berak in zezakiena, zergatik ez? Eta gu hola hazi giñan. Ta guk ez dugu sekulan kupirik izandu nonbaitte azaltzeko, edo mesede bat eskatzeko, edo edozer gauzetako.
-Oseake zuk goatzen dezu amona ausarta zala.
-Amona zen oso bereziya. Ez zen ausarta bakarra. Amona zen oso bereziya. Eta gure amonak, garai hartan ere, gu, uain bezela, pobriak giñan, ez giñan aberatsak, ta gutxiotako ere, e! Baiño gure amonak herriko jauntxuak ziela uste zutenai ere raya bat iña zion: “Zu, nere bizimoduan, hortik aurrea ez”.
-Ta, goguan dezu gertaera konkretuak edo…
-Gertaera konkretuak, ba, kantidadia. Gu beti izandu gea, bueno, hala haziyak giñan, oso independientiak izandu gea, hala hazi baigiñan, guri iñork ez zigun esaten nahi ta nahi ez hau in behar duzute. Zergatikan, e... guk, gañea, oso kritikua zan amona, ta hortan hazi giñan, ta guk eozeiñi esaten bageniyon “zergatik?” Zuk hala nahi duzulako edo gauzak hola dielako?”

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia