Aitona kofradiako presidente<p>Gerra garaian, amaren aldeko aitonak bermeotar askori lagundu zien Iparralderantz ebakuatzen, bera arrantzan ibiltzen baitzen han. Euzkadiko gobernuak bi bapore zituen iparraldean, "Lehenengoa" eta "Bigarrena", horietako bat gero Venezuelara joan zen. Bere aitonaren seme bat, 18 urtekoa, kapitain batek hil zuen gerran. Andra Mariako artziprestea, don Gines Uriarte, bere aitonaren bila joan zen Hendaiara herrira bueltatu zedin eta beste bi urtez izan zen kofradiako presidente.</p>