Bermeo (Bizkaia)

Txakurrak, arrantzaleen lagunak

Txakurrak, arrantzaleen lagunak <p>Txakurrak beti egon izan dira barkuetan. Oso argiak ezagutu ditu. Bat alarauka hasten zen barkuan bakarrik uzten zutenean. Marinel baten etxera joan ohi zen. Itsasora joateko orduan asmatzen zuten barkura heltzeko modua. 'Urtxakurrak' izaten ziren gehienak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-026-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txakurrak beti egon izan dira barkuetan. Oso argiak ezagutu ditu. Bat alarauka hasten zen barkuan bakarrik uzten zutenean. Marinel baten etxera joan ohi zen. Itsasora joateko orduan asmatzen zuten barkura heltzeko modua. 'Urtxakurrak' izaten ziren gehienak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Da animalirik?
- Txakurrek.
- Zetako txakurrek?
- Ba beti usadixu egon da txakurrena. Da txakurrek [...] halakuk ganera.
- Baia zetan lagunduten dabe?
- Ba ze esango dotsut /esangotsut/ ba nik! Ba txakurrek motorratarik... guk uki giñun txakurrek ugerrin fenomenuk ezaten zin harek txakurrek. Beitu, txakurrek dxakitxen ezan dauen, esateko baten, barikuen etorri ardorin ibilitxe etzera ta eguerdiko ordu tardi edo arratsaldien gixonak ba batelan pasaten zan garizen herrire ta txakurre gelditxuten ezan da barruen. Txakurre hasten zan alaurike. Alaurike txakurre! Guau, guau! Como disiendo 'Ni bakarrik itxi hamen?'. Azkanengoku gixona dxuten ezan daneko herrire, berak beti etxen ezan dauen salto uretara ta muellera pasa. Ta dxuten ezan dan, dxuten ezan dan sosigo bateneko etzera. Dxakitxen ezan dauen non bixi den ta dxuten ezan da atabozara ta etxen ezan dau bañeran ta garbitxu, emoten ezan dotso /ezantso/ dxaten ta kalera ostabe pasitan. Txakurre ikusi dunik Aste Santuen, patroi bet eukin dxune Elantxobetarra bera, Indo, haren amaiñarreba ta beste lagun baten ama Ama Doluritakun atzin prosoziñuen ta txakurre euren atzien. Txakurrek ezetu ta euren atzien. Elementuk txakurrek, gero! Ta bueno, zuk ein dozu /einzu/ domeki etxien da astelehen goixeko bederatzixetako ordu itxosorako... Txakurre barruen topa! Egixek diz honek. Txakurre barruen topa. Ta Bermion aixenak, aixenak, aixena bakizu zertzuk... Baporak amarreta dauzen lekuek. Lau fille, lau filletan baporak, hamen tartien, hamen tartien ta txakurre barruen topa. Txakurre dxun muellera ta txakurrek dxakin ha batela duna hauna fillera, berak be, TA!, batelera barrora salta. Ta hango mutillek salta daunak ezetu ezan daunez txakurre nungu dan, agarra ta ba barrure ta bera dxun ezan da beran baporera. Txakurrek listuk, gero, e!
- Eta ze arraza? Edo bardin da arrazie?
- Honek e... urtxakurrek esaten ezan zin gehixenak, urtxakurrek. Baia, ño! Uger dxakitxen ezan dauie!

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia