Bermeo (Bizkaia)

"Luzien", "koroskera", "kapan egon", "kapaue", "kankamuek", "kaidie"

"Luzien", "koroskera", "kapan egon", "kapaue", "kankamuek", "kaidie" Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "luzien", "koroskera", "kapan egon", "kapaue", "kankamuek", "kaidie".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "luzien", "koroskera", "kapan egon", "kapaue", "kankamuek", "kaidie".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Luzien, itxosuen azpitxik uger eitxie. Itxosuen azpitxik eh.
- “Bucear”-edo?
- Bai “bucear”-edo, luzien. Bermion luzien esaten datso."Txo luzien abille zara". Koroskerie, koroskera. Koroskerie personiek, "Zuk koroskera bat dakozu" "Neuk be bai". “Lebidxas” frantses, norberan formie, baie hamen gauze bat dau. Etxurie ba. Hamen gauze bat dau, baporari zauzelez beti itxosora begire bapora bator igual, hamen ni ez nai ezan neu abille, abille diñot, baie jentie dakozu aman txarridxen etxetik bapora "han dau, fulano da", "Ta nondik igarri, korroskerie dako harek" "ba, Igeldona bestiña edo ugerriña aurreko palue /etsazu/ ez dotsazu ikusten halan dakona".
- Antza-edo.
- Antza, bai, bai. Korroskerie, korroskerie, korosta aurrie da, koroskerie. Kapan eon: kapan eon da egualdi txar bateri arpi emoten egon geldi-geldike, kapan. Tenporalari aurre emoten, kapan. Kapaue: kapaue, ba zeru kapaue. Zerue ba eguzkirik ez danien ikusten, zerue tapata daueniko "goi kapaue dau” esaten du Bermion.
- Goi kapaue?
- Goi kapaue. Kankamuek: kankamuek diez “anillas”, “anillas”. Bertatik dxuten da braderue, haulan, anilluek diez, batzuk metalezkuek, beste batzuk azerozkuek handik dxuten da sokie. Kankamuek. Kaidie da: kaidie da, bueno kaidie gauze askori esan lei baie sarien kaidie da "largo y alto" alturie ezati lez, kortxotik beraunera dauen luzerie da kaidie, ta bestie da luzerie.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia