Bermeo (Bizkaia)

"Tuntudxe", "koidxidu", "txintxiñe", "kañe"

"Tuntudxe", "koidxidu", "txintxiñe", "kañe" Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "tuntudxe", "koidxidu", "txintxiñe", "kañe".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "tuntudxe", "koidxidu", "txintxiñe", "kañe".

Transkripzioa

-Tuntudxe, tuntudxe da bolla. Papardotan ta besegutan ta, holan agarraten zantzazun hametik eta eitxen zanzun koidxidu. Koidxidu badakizu zer dan? "Errolar el aparejo" haulan, koidxidu eitxen ezan duu. Tuntudxen koidxidu. Tuntudxe. Txintxiñe: antxoa txikitxue, antxoa txikitxue atrapatten ezan dune karnadatako papardue eta beseuterako. Ha imintzen ezan dozun begitxik edo tripetik eta gero buztenetik pramie, ha karnadie. Antxoa txikitxue da txintxiñe, txintxiñe. Kaiñe: kaiñe da, kañie ez kaiñe baiño. Kaiñe da Mundekako errekara bazuzen sarritxen, ikusten da errekiek dakarren zuritxazune, zuritxute laiñue izati lez. Ez zara fije sekule? Izaro be ikusi bez, zuritxute. Ta gero eguzkidxek eitxen dau ha dana urtu.
- Laiñue da.
- Laiñue ez da. Errekiek formaten dauen kaiñe da.
- Zarraoie baiñe errekatik...
- Zarrazoien estilue da.
- Baie errekatik datorren?
- Bai.
- Menditxik edo?
- Errekan ez dauena ez da kaiñe. Mendidxen oten da sarritxen laiñue bajatute, ha ez da kaiñe. Baie kaiñe da errekiek eitxen dauena ta hor, Mundekako errekiek ekarten dau sarritxen. "Bitu holan ta ape marie! kaiñe bitu zer dauen han, aurrekorik ikusi bez".
- Orduen ze diferentzi dau kaiñetik zarrazoire?
- Zarrazoie pentsaten dot nik humeduaue dala, humeduaue da, ur gehidxau dako. Zarrazoie ogon lei errekatik kanpo be bai.
- Niretzat zarrazoie da itxosuen mandakoa-edo.
- Bai ba, baie kaiñe ez dau itxosuen, kaiñe errekatan bakarrik dau. Hori kaiñe kabuen ez da ikusten. Kabuen ongo da zarrazoie, Matxakun, Matxakun zarrazoie ba illundute, tapata, “Ave Maria zer da zarrazoie ba!”. Baie hori kaiñe beti ikusko dozu Mundekako errekan edo Lea-Artibaien edo ez daitz errekatan, hamen asko oten da, bai, kaiñe.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia