Bermeo (Bizkaia)

"Arrantxe", "ardorien", "apaidxue", "apaidxe", "anpurrek", "izkurridxe"

"Arrantxe", "ardorien", "apaidxue", "apaidxe", "anpurrek", "izkurridxe" Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "arrantxe", "ardorien", "apaidxue", "apaidxe", "anpurrek", "izkurridxe".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoan erabiltzen diren Bermeoko hainbat berba aipatu eta eta euren esanahia azaltzen du: "arrantxe", "ardorien", "apaidxue", "apaidxe", "anpurrek", "izkurridxe".

Transkripzioa

- Arrantxe: “atondu” esaten dauie.
- Konpondu, atondu.
- Atondu” baserritarrak ta atondu esaten dauie, ez da? Etxie atonduten nabil, edo hau edo bestie. Guk “apaidxe”: apaidxe ba trastiek bakotzan lekutan ondo imiñi ta. Apaidxe "nora zuzi ba?" "Bidxar daku bapora apaidxeteko ordue" esaten da auntxek be bai. "Mutillek omon dau bidxar zortzitako ordue motorra apaidxeteko" “Zer itxosura zuziela?” “Bai atunetarako prepara, preparatie”, apaidxie. Arrantxe, apaidxe hamen. Anpurrek: anpurrek diez lebatzan barrutidxek. Lebatza, lebatzari eitxen datso. Ohitxure bat eon zan Bermion, lehen bakizu lehen Bermion eon zin da hogei motor edo lebazaliek, ta eon da ohitxure handi bet iñon ez dana eon, Hondarrabidxe be bai, herri bet da lebatzetan asko ibil dxena baie Bermio ezan da generaziñutatik lebazale profesionalak. Ta ze eitxen zandauien, zu atrapaten bazu zure apaidxugaz bost lebatz, zuk okitzen ezan dozu deretxue hametik hau kontraidxue hametik ebaitzeko, ebaitzeko hametik zatidxe ta barruko gibela, gibela-ta dakolakon, ta hamen dako kokotxak, lebatzan kokotxak gauzerik goxuena dauena. Honek kokotx bidxek, hametik kontraidxo zatitxue ta barruko gibela ta urdille ta danak zeuk erun etxera. Atrapaten dozuzenak, edo gure batzazun laguneri omon, baie zeure trofeue ha ezan da. Lebatza kajara ta kontraidxuek ta zeuretzako etxera, gibela ta horrek danak dxateko. Ta anpurrek, horrek anpurrek eitxen ezan dauien euren andrak platertxuen imiñi hamen igual lau kokotx, gibela ta hameko zatidxe ta saldu eitxen ezan dauie, saldu eitxen ezan dauie. Honelez patatakaz imintzen dozu saltsa berdien ta da gauze total gauze goxue. Izkurridxe: plaktona. Itxosuen dauen. Izkurridxe, plaktona esaten datso erderaz. Izkurridxe dxaten dau arraiñe, dana bokarta be bai. Arrain danak dxaten dau izkurridxe.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia