Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko toponimia.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-264-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor bestekaldetik Jareikotxotik Euzkitzara bittarte horretan edo horrek izenik hartzen dau?
- Bai, horrek Artiak, sail haundixak dittuk. Artia.
- [Martia]? Hori ze izengo litzake…?
- Artia, Artia, Artia!
- A, Artia? Ta hori zer da Euzkitzatik Jareikotxoko bittarte guzti hori?
- Bai.
- Kamiño gaiñian gelditzen dana?
- Bai, ta Mendikuak. Mendiko.
- Mendiko?
- Bai.
- Hori ze da solua edo… Basua?
- Ez, horrek, ba… Lehen horrek zelaixak zittuan horrek lehen ta oin piñuak dittuk oin.
- Ta Mendiko hori nun dao, Artian gaiñian?
- Ez, ez, behera.
- Beherao?
- […mendi]? Haretxen gaiña.
- Jareikotxo alderutz?
- Bai.
- Horrek, horrek komeni jaku jakitzia.
- Mendikuak. Besterik hemen… Besterik ez dakit nora fan leikien edo nora ze…?
- Ba, hortxe parian segiduko dou… Hemen Euzkitzako hor… Itxoin, Euzkitzako ez. Hemen Andiketxeko gaintxuan… gaiñak edo horrek izenik-edo ez dauka horrek?
- Neriak dittuk horrek. […] Kurutzia.
- Kurutzia? Hori zein da?
- Han gaiña.
- Euzkitzako bidian azpixan geratzen dana? Lehengo bide…?
- Gaiña ta azpixa.
- Bai, bide…? Bai, bai, bai.
- Bixak. Ta honek Etxaburuak. Besterik ze… ze esango dotsuet, ba?
- Hemendik etxetik gorakuak Etxaburuak deitzen dotsazue?
- Bai.
- Han Sagastitxo edo holakon bat ez da han behian? Bueno…
- [...].
- Izena hola ez dauka harek.
- Ez, harek Kurutzia dauka harek izena, Kurutzia.
- Bai, bai, bai. Haren goiko gaiñak eta hola, han potzua dauenai ta hari zela deitzen dotsazue?
- Ha?
- Goixan, Jareikotxo gaiñian.
- Asentzio.
- Hori da. Han beste izenen bat be esan oskuen lehen bidia zeuala han Elgetara edo ta han gaiñai beste izenen bat esaten jakola…
- Ilddaa be bai. Euzkitzako horrek sail haundixok Ildda esaten jakuen lehen.
- Hori nun da, Euzkitzatik gorutz?
- Bai, gaiñak.
- Gaiña arte? Gaiña be bai?
- Gain-gaiña ez, e? Pixka-pixkat beheratxuao.
- Gaiñetik Euzkitzara bittartekua?
- Bai.
- Ta hari Euzkitza gain hari izenik emoten jako?
- Artiaa gaiña.
- Artiaga gaiña?
- Artiaa, Artiaa gaiña.
- Artia gaiña, bai. Handik ezkerretarutz, Asentziorutz?
- Harek ez jakixat ze esaten jakuen harei, neriak ez dittuk eta…
- Ez, ez, zeuk esaten badotsazu…
- […] idearik be ez jaukat harenik.
- Handik Partaittirutz edo hola besteik?
- […]. Besterik…
- Garraztei […] han gaiñian edo?
- Pagadi laua lehen; oin harek be… piñu sartuta jauaz ta!
- Artia gaiñetik eskumarao?
- Bai, haxe lau-laua.
- Bai, bertan gaiñian dauena.
- Bertan gaiñian.
- Hori, hori.
- Harek oin piñu sartuta jauaz ta… oin ez jak ez pagadirik eta eze… Besterik…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia