Eskoriatza (Gipuzkoa)

San Prudentzio ingurua

San Prudentzio ingurua <p>San Prudentzioko erreka ingurua (ikus mapan). Erreka aberatsa zen; arrantzan egiten zuten bertan. Igeri egiten ere han ikasi zuten. Guardia zibila eta mikeleteak ibiltzen ziren erreka zaintzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Prudentzioko erreka ingurua (ikus mapan). Erreka aberatsa zen; arrantzan egiten zuten bertan. Igeri egiten ere han ikasi zuten. Guardia zibila eta mikeleteak ibiltzen ziren erreka zaintzen.

Transkripzioa

- Eta hor inguruan errekia be badago, ez?
- Errekie? Errekie ona, aberatsa auen orduan. Peska asko egoten zan. San Prudentzion-ta, peska asko egoten zan. Amorraiñak eta barbuek eta loiñak, eta eskailluek be asko. Kangrejuek be bai… Oin bape ez dau: baiña orduen asko, asko, asko.
- Zeuek ohitturia eukitzen zenduen errekara joan eta…
- Bai, igeri be bai eitten geuen, igeri puxkat eitten geuen, bai.
- Bertan ikasi zenduen?
- Bai, bai, bai. Garbiketako be, ba igeri faten gitzenien, bestela dutxaik-eta ez auen-ta ba…
- Igerixan bertan, eta peskan eitten zenduen?
- Peskan? Bai, bai. Ni gaztie nitzen artien, baiña gustatzen jaten… bai, bai.
- Eta akordatzen jatzu zela egitten zenduen?
- Peskan? Peskan, e, botillekin be eitten gauen, eskailluek harrapatzeko botillekin. Botillak azen, e, batzuk behian ipurdixan hola gora zer bat eukitten auen, ezta? Eta ha apurtu erredondua, barruen ogixe ta kortxue ipiñi, ta eskailluek han sartzen zienien, gero urten ez auen itten. Ha erdixen zela egoten zan salidie, han inguruen ibiltten zien, baiña ez auen urteten. Ta botillara han sartzen zienien, gero ha atara, kurioso-kurioso, ta eskailluek harrapo, ta bai. Eskaillue asko egoten zan, ta harrapetan gittuen.
- Eta botilliaren sistema hori zer zan? Eskaillutarako bakarrik.
- Bai. Hari ipurdixa apurtu ezkero, beste ezetarako ez euen balixo izeten, eta eskailluak harrapatzeko, hiru-lau botilla.
- Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen?
- Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…
- Orduan debekatuta zeuan, ala?
- Bai, bai, multie eukitten auen, ta jentie zain guardozibillek datozen. Klaro, guardazibillek orduen zela oiñez ibiltten zien, ba zain ipinitta, guardazibililak etorri ezkero, e, "Hi, bajatozak, bajatozak, guardazibillak jatozak!", eta gorde ein biher.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia