Azkoitia (Gipuzkoa)

Santa Ageda eskeak

Santa Ageda eskeak <p>Santa Ageda eskeak baserriz baserri eta egunez egiten ziren. Tomas eskusoinuarekin ibiltzen zen, eta beraiekin batera bertsolariak joaten ziren. Baserrietara iritsi, abestu, eta diru dezente ateratzen zen horrela. Etxeren batean bateren bat hiltzen bazen urte hartan, errezatu egiten zuten. Apaiza agintzen saiatzen zen; baina azkenean, soltea jo eta lotuan dantzatzen zuten. Ezin izan zuen hori galarazi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Ageda eskeak baserriz baserri eta egunez egiten ziren. Tomas eskusoinuarekin ibiltzen zen, eta beraiekin batera bertsolariak joaten ziren. Baserrietara iritsi, abestu, eta diru dezente ateratzen zen horrela. Etxeren batean bateren bat hiltzen bazen urte hartan, errezatu egiten zuten. Apaiza agintzen saiatzen zen; baina azkenean, soltea jo eta lotuan dantzatzen zuten. Ezin izan zuen hori galarazi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen Santa-eskeik eta itten al zan?
-Bai.
-Ze eitten zan, basarriz basarri?
-Basarriz basarri. Azkenerako (...).
-Santaa-eskea ze izaten zan, gauetik eitten zana?
-Ez, egunez, egun guztian.
-Goizetik hasita?
-Bai.
-Eta zu ibiltzen ziñan soiñuakin?
-Bai. Ni tta beste bat'e bazan han, bi ibiltzen giñan, bi kuadrillatan.
-Bestea zein zan?
-Toribio izengo zan han-da, (Ixar') ere bai puxkat ibiltzen zienak.
-Eta bertsolaririk ibiltzen zenuen?
-Bai. Zea ere iizenda dao (...)
-Zeberio?
-Zeberio.
-Eta baserritan atea jotzen zenuen?
-Baserira aillegau ta kantau.
-Eta diru asko botatzen zan?
-Bai, dezente bitzen zan azkeneako. Baiña orduen jentiek bakizu ze afan zeukan? Orduan ez zan oin bezela txuletie tabernan-da jaten. Eitten gendun bitzen gendun diruakin (...) Gero (...) bazkai bat kuadrillan.
-Etxen baten bat baten bat hil bazan urte hartan?
-Errezau.
-Jendeak estimazioa eukiko zun zuek etxea juteko. Zai egongo zan jendea.
-Bai. Azkena izeten zan, (...) hor goikuek azkena. Han neska asko zeuren orduan danetan da haraxe; garaiz erretiratzeko da garaiz erretiratzeko eta eztakit ze ta; han berandu arte egoten giñala ta; harek zai egoten zien da. (...) Nik sueltuan jo eta bestiek agarrauan hasi. Eta eginalak ein zittun baiña etzuen (galazi).

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia