Eskoriatza (Gipuzkoa)

Zinea Eskoriatzan

Zinea Eskoriatzan Zinea Eskoriatzan. Elizak izan zuen hasiera batean zinearen ardura herrian eta parrokoak asko zaintzen zuen eskaintzen ziren pelikulen egokitasuna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-012-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zinea Eskoriatzan. Elizak izan zuen hasiera batean zinearen ardura herrian eta parrokoak asko zaintzen zuen eskaintzen ziren pelikulen egokitasuna.

Transkripzioa

- Bueno, klaro, zu gerturatu ziñanerako ya pixkat kontu horretara, ordurako ya hasitta egongo zan, ezta?
- E?
- Zinia emoten zeben eurak, ez?
- Bai.
- Zu 18 urtekin pixkat hasi ziñan interesatzen baiña ya emoten zebizen...
- Ba, 5-6 bat urte edo.
- Eta ze pelikula izaten zian?
- Bueno, normalak, baiña...
- “Indios y vaqueros” edo…?
- Bai, bai, danera, danera, baiña beti... zeakin... kontrola... parrokuak. Zeatik hak, ha lokala zan parrokixa... osea, monjak alde ein euenien, monjen... osea, parrokixan kargua edo, behintzat, uezaba, edo, behintzet parrokixakua zan. Ta gero aiuntamentuakin, alkatiakin ta proiektua ein euen eta, bueno, zeozer, hasieria emun zakon.
- Eta, orduan, eurak zaintzen zeben, hori, parrokuak eta, ze, ze pelikula emoten zian eta?
- Bai, eurak zertuta. Euen hemen, dana, zela parrokixa danetan zeuen kasik zinen bat, ba, edo sakristixan dala edo beste lokalen baten parrokixakua, orduen, zeuen ofiziña bat Tolosan, eztakit nik ze, ze, ze, ze esan gura euen, baiña Fides edo zan ha. Osea, gero pixkat zinian administraziño partia be [erun auen], baiña haik kontratuak itten zittuen, ba, ze pelikula, ze lote. Ba, marka batetik, ba... Eta, klaro, hamarretik bi edo hiru izaten zien oso onak edo famosuak, baiña bestiek, ba… lotia hartu bihar zan ta, ba…
- Hala eta guztiz be, orduan, gustora juango ziñazien, ez?
- E?
- Hala eta guztiz, nahiz eta pelikulia txarra izan edo, gustora ikusiko zan, ez? Behintzat zeoze diferentia, ez?
- Bueno, beste... beste... bestela autubusa edo trena hartu geikien, hartu zeikien ta Mondrauera, bueno Mondrauen bai eta Aretxabaletan be bai, baeuen zinia, baiña, ba, kanpora fan bihar.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia