Eskoriatza (Gipuzkoa)

Zinearen lehenengo urratsak

Zinearen lehenengo urratsak Zinearen lehenengo urratsak zeintzuk izan ziren kontatzen du. Pelikulak nola ematen ziren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-012-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zinearen lehenengo urratsak zeintzuk izan ziren kontatzen du. Pelikulak nola ematen ziren azaltzen du.

Transkripzioa

- Eta, hori, esaten dozu ziniak bazerela beste parrokixa… bueno, parrokixa gehixenetan edo. Baiña hemen bertan, Eskoriatzan, zenbat halako makiña, osea, zinia zenbat tokittan egongo zan, hor bakarrik?
- Bai, bai, bai.
- Eta zuk badakizu zelan jirau zeben, ba, aparatua eta horrek gauza guztiorrek?
- Ni hasi [nienien], ni hasi [nien], aparato bat bakarrik zeuen. Gero ya pixkat jentia… jentia edo gehittu edo gehixau etorri zala zerien, ba, ya bigarren aparatuau, ba... zertu barik, korte barik, batetik bestera pasau, baiña… honeik, e… kasik, honeik asuntuok, pixkat tokau jaten “en primera linea”!
- Eta, orduan, lehelengo aparatu horretan, kortiak zegaittik? Ze zian, “ocho milimetros”? Ze, ze…?
- Ez, ez, ez, “treinta y dos”, normala, normala.
- Eta ze korte egoten zian?
- […], ba, hiru ordu larenetik hiru ordu larenera, por ejenplo, tamaiñua, bobinian tamaiñua, hiru ordu larenetik aurrera ez zan kabiduten ya. Zinttia goraiño. Eta, klaro, hara allegatzen zanian, ba, bueno, deskantsua ein ezkero, orduan deskantsua eitten zan...
- Bobinia aldatu…
- Bai, ta ya esta. Eta, ba, bueno, normalian izeten zien hiru, hiru rollo, hiru zatittan, eta, klaro, proiektore bat zeuenien bakarrik, ba, derrigorrian, kendu in bihar, osea, aldatu ein bihar.
- Bi deskanso.
- […] guretzako izeten zan prueba bat, aber zeiñek azkarrau in. Gero prisakin igual zinttia gaizki sartu ta barriro argixa ixotu bihar, ta “fssss”, txistua. Buf... ohittuta, ohittuta ya, [zenbat] txistu…
- Eta gero, esan dozu, makiña barrixa ekarri zanian, orduan ya korterik ez?
- Ez, zeatik lehelengokua, lehelengo rollua baten eta gero bestian, eta bata akabatzen zanian, ba, hirugarrena han barriro...
- Anekdotak be eukiko dozuz, ez?
- Buu… zinekuak? Danak, anekdota danak daukat.
- Pelikulia apurtu edo erdixan...?
- Ta argixak itxungi, zeatik orduan bonbillak ez zien… zien hortaiko… horreik, soldadora elektrika modukoko... zer batzuk, bonbillia, ba, argixa itten zabena oso foko fuertia, baiña bonbillia izan biherrien kristaleko […], zerak, polo bixak ta, orduen, ikutzerakuen sua, sua, bueno, argixa.
- Bai.
- Eta atzien egoten zan kristal bat, eta hak urtetzen euen makiñan aurrera. Eta ha euki biher zan beti, ba, puntutxo baten, osea, aurreratxuao edo atzeratxuao. Ta separauta [zerenian], osea, gastau, gastau itten zan, ta apurtxo bat [apartatzen] zanian, itxungi itten zan dana. Eta bueno, segiduen enteretan ziñen, txistua ta...

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia