Aulesti (Bizkaia)

Ama bi bider ezkondutakoa

Ama bi bider ezkondutakoa <p>Bere ama gogoratzen du, oso langilea izan zela dio, hamar ume izateaz gain etxea ere aurrera atera behar izan zuen. Bere ama 22 urtegaz alargundu zen eta ume bi hil zitzaizkion. Bere aitarekin, koinatuarekin, ezkondu zen gero. Izeko "fiebre espa&ntilde;ola"gaz hil zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ama gogoratzen du, oso langilea izan zela dio, hamar ume izateaz gain etxea ere aurrera atera behar izan zuen. Bere ama 22 urtegaz alargundu zen eta ume bi hil zitzaizkion. Bere aitarekin, koinatuarekin, ezkondu zen gero. Izeko "fiebre española"gaz hil zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Langilea orduan.
-Bai, abille zan e! Baiña asko tokau dxakon koittadueri.
-Ta gero hori, hamar ume hazi bihar eta.
-Hamar ume hazi. Lehenengo bikidxek, beittu ganera lehenengo ezkondu ta, han Zorua Goixerri urrin da ezta? Hangu zan bera. Ta soldau jun zan beran gizona ta bularretik gaidxue atrapau eban. Ta amak euki zittun bikidxek, nik ez nittun ezautu ta gizona bularretik hil dxakon ta seme-alabak be bai. Asike, hogeta bi urtegaz alargundute ta ume bi hil dxakozan.
-A bai, e?
-Gero ostabe gerrie, harek bueno, ze pasau eban.
-Oseake orduan berriz ezkondu zan gero? Zure aitxakin.
-Gero, nire aittegaz, anaixie. Anaixie ta harek hiru anaixe. Arrebi be euki eben, baiña hau “fiebre española” edo zein zan? “La gripe española” edo.
-Gripia bai, gripe bat egon zan, hor.
-Orduntxe hil zan haren arrebie ta beste anaidxe bat, nire aitte baiño gaztiaue ta nire ama dotori egongo zan ta haren atzetik eta nire aittek, zera, nire aittittek nahi eban nire aitte amagaz ta nire ama alargundu zanin nahi eban beran jaidxotetxera jun ta “zu ez, zu hamengotxi zara” ta hantxe geldittu zan ta gero nire aitte orduntxe hasi fijetan, pentsau bez koiñetigaz ba ta haregaz ezkondu ta hamar ume euki zittun haregaz, hamar neba-arreba.
-Orduan zure ama Goierritxik etorri zan Zuberora.
-Zuberora, bai.
-Ta gero hor ezkondu zan berriz.
-Hortxe bai. Ta gero alargundu ta umerik barik geldittu zanin ba amagana jun gure izen eban ta aittittek ezetz, “zu hamentxe biher zaittugu ta”.
-Ikusiko zeben fiña zala ta, ez? Etxerako nahi.
-Bai. Ta gero nire tio ba han zerin ta ba, ta aittek ha baiño nire aitte nahi eban etxerako edo behintzet halan “ostu bi aukera Joxpa” joe, bueno, Ana Josefa zan baiña Joxpa esaten dxakon nire amari ta halantxik nire aitte. Ostantzin bakizu, gaztie izen be ta olgetan ta pentsau bez.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia