Aulesti (Bizkaia)

Bilbora saltzera

Bilbora saltzera <p>Bere aita baserrian eta basoan lan egindakoa zen. Egiten zituen beharrak azaltzen du. Lehen baso gutxiago eta solo gehiago zegoen. Diru apur bat ateratzen zuten, azukrea, olioa-eta erosteko, ortuariak-eta saltzen. Fruta arbolak asko zituzten. Behin 20.000 kilo saldu zituztela azaltzen du. Bilbora joaten ziren San Antongo plazara, Juanita Angizen kamioian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita baserrian eta basoan lan egindakoa zen. Egiten zituen beharrak azaltzen du. Lehen baso gutxiago eta solo gehiago zegoen. Diru apur bat ateratzen zuten, azukrea, olioa-eta erosteko, ortuariak-eta saltzen. Fruta arbolak asko zituzten. Behin 20.000 kilo saldu zituztela azaltzen du. Bilbora joaten ziren San Antongo plazara, Juanita Angizen kamioian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta aitxak bestela ze bihar eitxen zeban lan, etxian? Basarrixan eitxen zeban bihar edo aparte nunbaitxen be ibili zan?
-Ez, ordun ez euen aparte zerik e!
-Basarritxik?
-Baserridxe.
-Baiña igual basuan-edo?
-Basun bai. Basuk eta piñuk sartu ta basun ta gero idi ekarri ta han azpidxek eta eitteko idie. Ta bedar zikuk eta baserridxen biher asko. Lehen solo asko egoten zan: artu ta garidxe ta nabu ta.
-Bai, hainbeste baso ez zan egon be eingo, ez? Hainbeste piñu ez zan egongo.
-Hori, baso gitxia ta solo gehidxa. Jateko beste lekurik ez euen. Bueno, ba gero inddiarra ta sartzen zendun ta haren diruegaz azukri ta oridxu erosi biher eben /biben/. Fruterik be ez zan egon be eitten dendatan be, baiña etxin eoten zan: keixi ta melokoto ta jenero asko egoten zan e! Ta sagarrak urte birik baten egoten zirin.
-Orduan fruta-arbolak eta be eukitxen zenduezan etxian?
-Asko. Baten be gurin arbolak-ta pillo bat eongo zirin, sagar batzen-ta asko eitten gendun ta ganbaratik saldu zin hogei mille kilo. Ganbaratik etxerako apartaute e! Bai, urte batzutan asko. Arbolak ba handixek gero.
-Ta nora saltzen zenduezen?
-Bueno, ordun kontratistik. Ostantzin Bilbora juten giñen.
-Autobusian.
-Bai, ointxe kanbidxau biher daben /bidaben/ hona plazara. Hau merkauau ointxe barriztetan dabiz ba! San Antongo plazara. Kamioie honek, Juanita Angizek euken ta hantxe kamioien otzaratan ipiñi beteta, zakugaz tapau ta sei edo zortzi otzara. Gero han maleteruk egoten zin otzarak ipintteko ta harek eruten euskuen. Ama juten zan antxiñe, gero neu be juten nintzen ta.
-Bilbora?
-Bilbon. Ta gero bilbotarrak apurtxu bet karu ikusten baeben, berez haziniko gauzi dala ta ha kobreti ez eben nahi izeten. Ta berez pentsau, lehenengo batu, harek ipini, harek erun ta dana berez eindde dauelakun.
-Klaro, harek ez eben ikusten zuek eitxen zenduen bihar guztia.
-Exakto, bai.
-Ta frutia saltzen zenduen edo bestela arrautzak eta holan be bai?
-Bueno, jente askok bai, guk ez gendun saltzen. Bueno, amak bai e! Gure ama Gernikera be, iñoz Durungora be jun zan oiñez, astugaz. Harek dana, arrautzak be saltzen zittun. Ba etxin noizipehin jaten zan arrautzie ze diru ekarri biher zan /bizan/ oridxu ta azukri-ta erosteko. Ta gero gurin diru asko be ez zan eongo, baiña euena aitte kartzelara erun ebenin dana enkatau ein euskuen. Euen diru be ezin atara.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia