Azkoitia (Gipuzkoa)

Ordu erdiko bidean azokara esnea saltzera

Ordu erdiko bidean azokara esnea saltzera <p>Arreba zapatuetan astoa beteta azokara joaten zen esnea saltzera. Etxetik Azkoitira ordu eta erdiko bidea zegoen. Inguruko baserrietako jendea joaten zen azokara. Ganadu azoka Andra Mari jaietan egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-032-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arreba zapatuetan astoa beteta azokara joaten zen esnea saltzera. Etxetik Azkoitira ordu eta erdiko bidea zegoen. Inguruko baserrietako jendea joaten zen azokara. Ganadu azoka Andra Mari jaietan egiten zen.

Transkripzioa

- Eta esan dezu feria juten zala arreba eta ze juten zan, astoa hartuta?
- Peria, azoka zapatuan egoten zan azokie hemen ta zortzi kilometro etortzen zan astue kargauta hona: menda-inuntziye ta zestuk beteta, esnien marmittek 10 litrokuk o hola zea, patata puskat, gero gaiñien lotzen gi(ni)zkon menda-inuntzi hoiek eta tapa-tapa astuakin.
- Bera bakarrik?
- Bai, bai! Bakarrik? Bueno…! Haura zezena bezelakoxie zan.
- Ta zenbat denborako bidea zan?
- Zortzi kilometro zeen kamiñuan ta, ba, ordu ta erdi bat ber etortzen, ta juten [...]. Axkar-axkar junda, e!
- Beharko, atzera azkar bueltatzeko...
- Bai. Ta gero segi lanien ta hentxe. Gero trenbidie akabau zan inguruen ezkondu in zan.
- Azkoitira azokara ze etortzen zan hemen inguruko jendea saltzera?
- Bai, bai, bai, hemengo baserrittakuek tratuakin ondo ertetzen zuen. Handik etorrittakua urriñao izeten da hori ta lan asko.
- Kanpoko jendeik etortzen zan?
- Bueno, kanpokuek asko ez. Azpeiti hobia hau baiño traturako ta Azpeiti, Elgoibar... ta [hortxe] danien. Zumarragan jaiyen itten zan jeneralien, ta hemen zapatuen.
- Ganaduik egoten zan azokan?
- Ez, ez. Ganaua, ba, Andramaietan ta hola izeten zan ordun ere oin itten dan bezela, antzera edo. Zumarragan Santa Ixabaletan ta Bergaran Erramu zapatu badakizu nola izeten dan? Ordun periya haundiya han´e. Ta holaxe zea izeten die.
- Asike, ganaduik ez zenduen ekartzen saltzeko azokara, ordun?
- Ez, bestela ez, ez, bestela ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia