Donostia (Gipuzkoa)

Etxean morroia eta neskamea

Etxean morroia eta neskamea <p>Etxean morroia eta neskamea izan dituzte betidanik. Ama plazara joaten zen zaldi karroan, dotore jantzita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-047-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean morroia eta neskamea izan dituzte betidanik. Ama plazara joaten zen zaldi karroan, dotore jantzita.

Transkripzioa

-Bueno. ordun hoik dia antziñako kontuk, gero ba gure izaera? Aita be basarriyakin ta, bee zeakin, morroiya ta, neskamia, etxian. Esan detena, etxe itxurazkua zanak morroiya ta neskamia, ez zan sobratuko diruik eta ezer baiño, morroiya ta neskamia, hoi beti. Gu hala haziyak gea, beti neskamiakin ta hola. Ama karruakin juten zan plaza.
-Nora, Bretxara ala San martiñera?
-Bretxara, Bretxara. Be zaldiyakin, beti zaldi txukunakin ta dotoriakin, joe! Gue aitak azkazalak zaldiyai eunero ateatzeko, oliyo zeakin, beltxakin pintatuta, brillua dula.
-A bai e?
-Holako detailliak e, bai jo! Eta gue ama, ama zan, ez ne ama zalako baiño, emakume bikaiña, ederra, erregiña deitzen ziyon, erregiña. Baiño, mantala rasoko beltxa, mantalakin. Ta ni goatzen naiz txikitan amai beida eta tenazillakin orraztu ta ondak iten, tenazillakin. Tenazillak beotu ta, zuk badakizu zer dan hori?
-Ez.
-Tenazilla hola luziak zian, haik beotu, eta haik illian sartu ta, markatuta gelditzen zian ondak, baiño presumidas e, joe! Hala bihar du.
-Eta zapirik eta ibiltzen zun buruan?
-E?
-Paiñuelorik o zapirik o buruan, ez?
-Ez ez, hoi ez, ez. Moiño ederra bai, moiño alto-alto, ederra ta, jo!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia