Agustin Lasarte Beraza
Donostia (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Ibaetako Portuetxe baserrian jaioa, hura sagardotegia zenean (orain jatetxea da); etxea XVI. mendekoa da, eta sasoi hartan itsasoa bertaraino iristen zelako deitzen da hala. Aita bertakoa zen, sagardogilea, eta ama gertuko beste baserri batekoa; hura zaldi-karroan joaten zen Bretxako azokara, berdurarekin. Sei urterekin Igarako eskolan hasi zen Agustin, eta 11 ingururekin klase partikularrak hartzen, Antiguan. Bost senide ziren, baina bi gazterik hil ziren. Gainerakoei baserriko lanak egitea egokitu zitzaien, baina ez zuten horretarako afizio handirik, eta nork bere bidea egin zuen. 1958an Agustin Gurelesan hasi zen lanean, eta hantxe ibili da erretiroa hartu arte. Ezkonduta dago eta alaba bat dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-047 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute