Donostia (Gipuzkoa)

Kupela hustu arteko bakerik ez

Kupela hustu arteko bakerik ez <p>Inguruko hainbat baserritan oso sagardo ona egiten zuten, baita Portuetxen ere. Kupelak zabaltzen zituzten garaian, langileak lantegitik atera eta ia egunero joaten ziren sagardotegira, eta kupela hustu arteko bakerik ez zuten izaten. Gainontzean, Agustinen arabera Astigarragan eta Hernanin egiten den sagardoa da sagardorik onena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-047-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko hainbat baserritan oso sagardo ona egiten zuten, baita Portuetxen ere. Kupelak zabaltzen zituzten garaian, langileak lantegitik atera eta ia egunero joaten ziren sagardotegira, eta kupela hustu arteko bakerik ez zuten izaten. Gainontzean, Agustinen arabera Astigarragan eta Hernanin egiten den sagardoa da sagardorik onena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hoik danak ikusi ditugu /ikusitugu/.
-Eta hola jende asko juten zan zuen sagardotegira?
-Bai, baita baita. Hemen iten zan, hemen bueno, hasi Isaberritikan, Portuetxe, Urrezti ta Errotaberri, sagarduak "de categoría"! Hemen kupel bat irikitzen bazan Antiguako Jabón Lagarto, Lizarreturri Rezola ta Schuchardt hor zian, obrero guztik bosteterditan o bukatzen zuen lana o seiyetan, danak, egunero zea, been meinda hartu, boltsakin ta, saardoteira! Eta ordun esaera zan: "Hau ez zeok uzteik!" Hanbesteko kalidadia, hustu arte, ez zuen ematen pakeik! Hustu arte. "Hau ez zeok uzteik, halako sagarduakin!". Hoi beste kontu bat da. Saardo onenak, hemen ez hoi ya, saardoteik ez do /ezto/, iñor ez, baiño, Astigarraan ta Hernanin, onenak, ta beti izango dia hola! Oñatin, ezin da sagardo on bat in, ezta Goiyerrin, iñon ez, badaude batzuk e, baiño nik ikusten det /ikusteet/ saardua, herri hoitakuak, eta seitun nabarmentzen da /nabarmentzea/, Goiyerriko sagardua, sagardo gorriya, ezta klarifikatzen, ezta garbitzen, ta esango dizut /esangoizut/ zergatikan: sagardo ona izateko, hoi jo, hoik danak eakutsi zizkiun, du bihar du, "presión atmosférica" haundina, horreatikan bihar du itsasko, itsasoko nibelian oandikan hau bezela, bost metroa, erreka zokua ta, bost metro, "del nivel del mar", "máxima presión atmosférica". Ta horrek iten du /iteu/ garbitu sagardua, "clarificar". Ta die sagardo garbik, Hernanin ta Astigarran, beti garbik. Gorrik ez, Goiyerrin bezela. Garbi-garbik. Kondiziyua horreatikan, behin'e ez dia bukatuko Hernani ta Astigarraga ta, horko sagarduak beti izango dia, zeatikan da lekuba bereziya, hortako.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia