Aulesti (Bizkaia)

Moja joateko dotea

Moja joateko dotea <p>Bere ahizpa promesa bat zela eta joan zen moja. Moja sartzeko dotea ordaindu behar zen, eta koinatuari eskatu zion dirua, amak plazan lortutako dirua olioa, azukrea-eta erosteko erabiltzen baitzuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ahizpa promesa bat zela eta joan zen moja. Moja sartzeko dotea ordaindu behar zen, eta koinatuari eskatu zion dirua, amak plazan lortutako dirua olioa, azukrea-eta erosteko erabiltzen baitzuten.

Transkripzioa

-Ta nire aiztie moja jun, ein eban /eiban/ promesa bat. Aintxiñe promesak eitten zirin ba. "Aittek kartzelatik urtetan badau, moja jungo naz"-ta halantxik. Eta gero mojatara dotie erun biher zan /bizan/ ta dotie zertzeko dirurik ez etxin ta beran koiñeto, bai koiñetu bateri kendu eutsen. Gero emon eutsen, ezta?
-Bueltau zotsan baiña.
-Bai, ez euen dirurik.
-Bai, orduan moja joateko be […]
-Dotie, bai. Oin zenbat, horixe ideaik be ez dauket, baiña horixe entzun neutsen amari iñoz, Landaburun eskatu ebala dirue dotie emoteko. Ta berak plazatik bai ekarten eban, baiña azukri ta oridxu be biher zendun /bizendun/.Ta kafi be gitxi, urridxe, baiña. Artu ta esni ta talu ta esni ta. Neuri ez jate gustetan artu, baiña.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia