Aulesti (Bizkaia)

Gaztetako jatekoak: ortuariak

Gaztetako jatekoak: ortuariak <p>Oilaskoa jaietan jaten zuten, San Lontzotan. Arrautza ere noizean behin jaten zuten. Txahala eta txerria hiltzerakoan janari lortzen zuten. Bestela baba, indabak, lekak, porru-patatak... jaten zituzten. Letxuga azukrearekin eta ozpinarekin jaten zutela ere kontatzen du, eta saltsa hura bustitzea asko gustatzen zitzaien. Tomatea ez zuten gordinik jaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oilaskoa jaietan jaten zuten, San Lontzotan. Arrautza ere noizean behin jaten zuten. Txahala eta txerria hiltzerakoan janari lortzen zuten. Bestela baba, indabak, lekak, porru-patatak... jaten zituzten. Letxuga azukrearekin eta ozpinarekin jaten zutela ere kontatzen du, eta saltsa hura bustitzea asko gustatzen zitzaien. Tomatea ez zuten gordinik jaten.

Transkripzioa

-Hori, etxian jan bihar ba beti artue ta esnie ta holakoak eta oillaskorik eta be igual ez zan jango.
-Oillasku bai, jaidxetan.
-Jaixetan?
-Bai, san Lontzotan. Bueno, luju zan ta arrautzi be noizipein. Oin zeziñe eitten zan e! Txahala hiltten zan ta gatzuneskan ipiñi ta ha egosi ta zera bai. Ta lehenengo ganera odolestak-eta txorizuk-eta. Txarridxe be hiltten zan. Bai.
-Bestela zer jaten zenduen, babak? Babak-edo?
-Babi, inddarrak. Babie, hori esaten eban amak. Babie-ta batzutan inddarrari sartzen eutsen babi ta guk umik jan ez. Ta gero eitten eban, berari asko gustetan dxakon ta aparte ein babie ze umik jati nahi izeten eban ta babi sartzen baotsen gustau ez guri. Ta inddarra, porro-patatie, baiñak be bai.
-Berdurak, orduan?
-Bai. Azalgarik, ortuaridxe, azalgarik eta ez dakit eukitten bagendun. Porru ta holaku bai. Ta gero tomati ta piperra ta horrek bai.
-Ta tomatia jaten zenduen, gordiñik?
-Gordiñik bai. Gordiñik ez dakit ba tomati jaten gendun, baiña letxugie azukri ta biñegriaz ta guk eitten gendun haxe saltsatxu busti. Ze azukri, bakizu, gozue. Ta biñegri pentsetan dot botaten dxakola ba-ta. Nire nebi Ameriketatik etorri zanin esan eban: “baiña ensaladi gatzagaz ein biher da /bida/”. Ta orduntxe gatza ta oridxu ta zeragaz eitti ta tomatie. Tomatie koziñaute, kipuligaz koziñaute.
-Bai, gehixa gehixau eingo zan koziñauta.
-Bai. Nik ez dot pentsetan gordiñik, ez dot pentsetan jaten gendunik e!
-Bai, ta letxugia be ez dakit ba pentsauko zan igual zatarra zala-edo, azukria botatzeko, ez?
-Exakto. Ta ha letxugie ba bueno, gu geuk behintzet orri asko ez gendun jaten. Ha saltsatxu bai, busti ogidxegaz ta. Bai, ba halantxik dalakun. Ta gero ensaladie. Gatzagaz ta zerin, bai.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia