Aulesti (Bizkaia)

Umetatik baserriko beharretan

Umetatik baserriko beharretan <p>Ganaduarekin egin beharreko lanak azaltzen ditu. Umetatik egin behar izaten zuten lan. Emakumezkoek denetariko beharrak egiten zituzten, etxe barruan zein kanpoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganaduarekin egin beharreko lanak azaltzen ditu. Umetatik egin behar izaten zuten lan. Emakumezkoek denetariko beharrak egiten zituzten, etxe barruan zein kanpoan.

Transkripzioa

- Ta ganau asko ta eukitxen zenduen etxian?
- Bai. Gurin eoten zirin hamabi edo. Bai, gero ittaurren ein biher izeten zan. Ez dakizu zer dan ittaurre han bueno, atzetik gora ta behera, harek zaintzen. Astugaz bedarra ekarri ta astue igul bueltau eitten dxakon kargie-ta, bai.
- Ta ume-umetatik in bihar lan horrek, ezta?
- Bai, bueno, sei urtegaz ba igul egurrek etartetik ezkatzera erun-ta. Bai, morokille be igul ein biher izeten gendun ama daneri ezin allegau-ta. Nausixek danak jun zin. bata gerrara bestie kartzelara-ta.
- Klaro ta bestela andrak eingo zeben etxian etxeko gauzak eta gizonak gahixau kanpuan edo zelan izeten zan, andrak danera?
- Bueno! Gure amak bueno, bihergin handidxe zan e! Bueno, nire aitte lako. Aittek bai, zeri handiku baiña ama bizkorra, esku bizkorreku. Etxin be erropak be josiko zittun umintzako, kaltzak be eingo zittun, kanpoko biherra be eitten eban, kortara be berak jun gure izeten eban ze aittek esne gitxi ekarten eban, txahalari emon ta harek ba umiri emoteko, ume kuadrilli gu ta bera gero kortara be ta danera e! Ta kanpora be bai, etxeko zerak eindde, kanpora be bai.
- Andrak danera. Etxian, kanpuan ta danera.
- Bai, dana bai. Hori esaten eban nire aittek ba ama ariña hil zan ta: “ai…ha Joxepa bazunan ba! Harek baiño garixe ariña ebaten ebanik eta harek preparau ta”. Unadatan ba, zera ta “nundik nora hona bera”. Larogeta zortzi urteaz hil zan aitte ta nundik nora ta ba “zerun dekezu ha itxaitten ba”- ta. “No! Haretxen faltatxu baxeukenat ba”-esaten eban.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia