Aulesti (Bizkaia)

Ura

Ura <p>Ura beti ezagutu zuen. Zuberon 1935 inguruan jarri zuten ura, garbitokia ere jarri zuten. Ura faltan izanez gero errekara joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ura beti ezagutu zuen. Zuberon 1935 inguruan jarri zuten ura, garbitokia ere jarri zuten. Ura faltan izanez gero errekara joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ura, beti ezautu dozu?
-Ure? Zuberon eta hamen herrixen ez zan egon e! Zuberon “trenta y cincun”-edo ipini eben. Nik bost bat urte-edo neukela. Labaderu be ein eben ta ure han goittik etorten zan. Ur ona. Oin setienbrin-ta beti eskasa egoten zan ta gitxitxua, zarratu eitten zan ordu batzutan ta bai. Baiña ure behintzet beti ezautu neban nik e! Ta ure kentzen ebenien, errekara jun biher jabonaduri eitten.
-Bai, bestela erropak garbitzeko ta be askan eitxen zenduen-edo?
-Bai. Erropak garbittu etxin be igul ze ba txorru be bageunken e! Txorro bat. Baiñoik eta ez. Komune kortara jausten zan holako zera. Gero bai, etxie gurin be ein zanin baiñu ta danak ein zirin, baiña aurretik ez, aurretik zera.
-Hasieran kortara. Kortan zulua ta.
-Bai, ta ba txorrue zera ta, bai. Oin, ure edateko beste leku batetik igul ekarten gendun umik, freskuaue edo hobi dala-ta, baiña ur gozu euen Zuberon e!

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia