Donostia (Gipuzkoa)

Musika, liburuak eta lagun frantsesaren eragina

Musika, liburuak eta lagun frantsesaren eragina <p>Haurtzaroan ez zegoen euskarazko kultur girorik. Etxean musikazaleak ziren, orfeoia zela medio. Aitak kartzelan ikasi zuen ingelesez eta alemanez, eta aldizkariak irakurtzen zituen. 16 urterekin saskibaloian aritzen zen, Realeko taldean, eta Bordeleko neska batekin idatzizko harremana hasi zuen. Irakurzaletasuna. Liburuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurtzaroan ez zegoen euskarazko kultur girorik. Etxean musikazaleak ziren, orfeoia zela medio. Aitak kartzelan ikasi zuen ingelesez eta alemanez, eta aldizkariak irakurtzen zituen. 16 urterekin saskibaloian aritzen zen, Realeko taldean, eta Bordeleko neska batekin idatzizko harremana hasi zuen. Irakurzaletasuna. Liburuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kultur girua ta garai hartakua...
- Ze garai hartakoa? Haurtzaroan ez zegon ezer. Haurtzaroan euskeraz adibidez ez zegon ezer. Eta bestela zinea, guretzat kultura zan zinea. Gure aita juten zan, zan Koro Easoko soziyoa, eta gure etxean beti gorde izan da halako zaletasun bat musikarekiko, orfeoia zala ta. Gure ama eta etxeko izeba, ba, haientzat mundua bitan banatzen da: orfeoian ibillitakoak eta orfeoian ibilli gabeak. Kalean gindoazenian esaten zun: "hori orfeoikoa da", edo "hura, haren ama orfeoikoa da". Orfeoia zan gure etxean fundamentala. Ta gero kultur girorik, hola ekintza giro bezela, ez zegon. Gure etxean, klaro, kontua da konpara-puntua nun jartzen dezun. "O sea", gure aitak kartzelan ikasi zun inglesez eta alemanez eta orduan beti irakurtzen zitun aldizkari inglesak: "live", adibidez; alemana ez hainbeste; frantsesa... Liburuak zeuden gure etxian, gure aitak hori asko apreziatzen zuen. Eta nik suertea izan nuen hamasei urte nitula, juxtu lanian hasteko momentu horretan, agiyan pixkat lehentxio, nik saskibaloian egiten nun, lehenengo Buen Pastorreko ekipoan eta gero Real Sociedadean. Ditut argazkiyak kamixeta txuri-urdiña jarrita ta, orduan saskibaloia zeukan Realak. Eta behin partido bat jokatu gendun Bordeleko ekipo baten kontra. Lenengoa Donostiyan ta bigarrena Bordelen. Jun giñan Bordeleraiño saskibaloian. Eta han hasi nuen harreman bat idatzizkoa ekipo hartako neska batekin, ni baiñon bost o sei urte zaharragoa izango zana. Eta harreman horrek asko... eragin haundiya izan zuen nerekiko. Adibidez, neska hura ai zan orduan ikasten espaiñola, "licenciatura de español" Bordeleko fakultatean. Baiñon guk elkarri berak erderaz iten zian ta nik frantsesez; gero azkenian frantsesa egin zan gure hizkuntza. Eta haren bidez hasi zitzaizkidan, nik irakurtzen nun asko, nik betidanik irakurri det asko; amaren ustez gehiegi. Ixkutuan ere irakurri izan det. Batzutan adibidez Baroja, aitak ez zigun Baroja irakurtzen uzten, ta nik Baroja irakurri nahi nuen. Baiñon batzutan zan autorearen arabera, Baroja daukat gogoan, baiñon beste batzutan zan besterik gabe amak esaten zialako bista galduko nula, beti irakurtzen ai naintzala. Ta adibidez, amaren dendan, Nerecanen, saltzen zituzten ere bai liburuak. Eta orduan liburutegirik, liburutegi publikorik, ez dakit zegon, baiño guk ez genun ezagutzen, egongo zan, baiño guk ez gendun bide hori. Eta etxean ere, ba, liburu asko ez zeuden. Eta amak ekartzen zizkidan dendako liburuak eta irakurtzen nitun asko iriki gabe, hola, eta hola gero saldu in behar zialako. Irakurri eta salgai jartzen zun berriz. Eta orduan lagun frantses honen bidez hasi nintzan ezautzen literatura frantsesa eta musika frantsesa garaikidea ere bai. Eta horrek zabaldu zidan dexente ikuspuntu kulturala. Eta gezurra badirudi ere, haren bidez aillatu zitzaizkidan Rubén Darío edo Lope de Vega; klaro, ez zegon hori... Horregatik egin nuen hain aixa batxillergoa, zergatikan nere kultura personalean zeuden gauza asko.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia