Donostia (Gipuzkoa)

Bulego lanetarako prestaketa; euskaraz alfabetatzen

Bulego lanetarako prestaketa; euskaraz alfabetatzen 13 urterekin lanbide heziketa egin zuten ahizpak eta biek, bulego lanetarako prestatu ziren. Mekanografiaz gainera, frantsesa eta ingelesa ere ikasi zuten. Euskaraz alfabetatzeko, Maria Dolores Agirrerengana joan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
13 urterekin lanbide heziketa egin zuten ahizpak eta biek, bulego lanetarako prestatu ziren. Mekanografiaz gainera, frantsesa eta ingelesa ere ikasi zuten. Euskaraz alfabetatzeko, Maria Dolores Agirrerengana joan ziren.

Transkripzioa

Lehen kontatu ez dudana da eskola bukatu, hamahiru urte, eta in genitun bai ahizpak eta bai biok hiru urte "formación profesional"... hezkuntza, lanbide-heziketa. Eta prestatu genuen hiru urtetan gure burua ba bulegoan lan egiteko. Orduan nik oraindikan takigrafia badakit (eskua osoa neukanian nintzan oso mekanografa ona, gero oain ez hain ona), kontabilidadea... Baiño baita frantsesa eta inglesa ere bai. Eta ordurako lagun frantses hau ezautu nuenian, ba nik, ni dexente ondo moldatzen nintzan frantsesez. Eta horrek zabaldu zian mundu, kultur mundu oso bat. Orduan, gero, euskerari dagokionez, lanian ari nintzala hemezortzi urtetan edo erabaki nuen alfabetatu nahi nuela, zeatikan gure euskera ahozkoa zan, baiñon haurtzaro osoan liburu bakarra izan gendun euskeraz etxian, eta klaro, guk ez genekin irakurtzen euskeraz. Ta hasi giñan ahizpa ta biyok juten, Donostiko konserbatorioan Maria Dolores Agirrek ematen zitun eskola batzuk alfabetatzeko, gipuzkeraz noski, zeatikan orduan euskera ez zegon batua. Eta gero nola ni euskalduna nintzan, ta euskaldun konzszientea, ta euskaltzalea, hori aitak bizkarrian jarri zigun ta horrekin hilko naiz; beste gauza asko kendu ditut aitak eta amak jarritakoa, baiñon hori ez.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia