Zumaia (Gipuzkoa)

"Arritokieta" eta "Telmo" izenen jabe lehenbizikoz bera eta anaia

"Arritokieta" eta "Telmo" izenen jabe lehenbizikoz bera eta anaia <p>Andra Mari eliza garrantzitsua da herritarrentzat txikia izan arren. Bera Ama Birjinaren izena (Arritokieta) daraman lehenbizikoa omen da, orduan ez zuelako uzten don Manuel apaizak. Honen inguruko azalpenak. 9 anaia zituen, eta bera bakarrik neska haien artean. Anaietako batek Telmo zuen izena, eta hura ere Telmo izeneko lehenbizikoa izan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andra Mari eliza garrantzitsua da herritarrentzat txikia izan arren. Bera Ama Birjinaren izena (Arritokieta) daraman lehenbizikoa omen da, orduan ez zuelako uzten don Manuel apaizak. Honen inguruko azalpenak. 9 anaia zituen, eta bera bakarrik neska haien artean. Anaietako batek Telmo zuen izena, eta hura ere Telmo izeneko lehenbizikoa izan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Andra Mari gaiñea, Zumaixan-eta, nahiz eta ermita txikiya-ta izan, herriko jendiantzako-ta inportantia da, ezta?
- Bai, ya lo creo.
- Zuretzat gehio! Izena´re bai!
- Bai. Ta aurrenengo Arritokieta, gaiñea.
- A, bai?
- Bai. Don Manuelek ez zun utzitzen.
- Ez, e?
- Ez! Danak Mari Nati o Nati o danak… Leheno Calle Arritokietako hoidxek danak dia Nati. Eta ni naiz bosgarrena: lau mutil aurretikan ta neskaa bosgarrena. Ta gure izeko bat gendukan soltera, izeko Xilbi eta jun omen zan Don Wenceslaona Don Wenceslao etorri zanian, ta esan omen zidxon: "Gauza batekin nator". Ta, "ze esaten dezu, ba?" Ta, "ahizpak haurra izateko dao eta neska baldin bada, Arritokieta izango da". "Ta zeatikan ez da izango, ba?" "Don Manuelek ez zulako utzitzen!" esan omen zidxon. Ta, ba, neska etorri ta Arritokieta, baiña lelengua! Geo uain asko, asko dabe, baiña Arritokieta ni naiz lelengua.
- Eta horrela zea, Arritokieta? Ala María…
- María Arritokieta, bai.
- Nik uste nun lehenokua izango… Lehenbizikua ziñan?
- Lehenbizikua, lehenbizikua.
- Ta etxian Arritokieta o Arritxu?
- Ez. Arritokieta. Eta kalian’e bai. Ta geo nere illobak ere badaka Arritokieta neskaa. Eta esan nidxon: "Arritxu zea?" Ta "Ez! Zuri bezela deitzeko". Ta Arritokieta da Rafaelena, hura’re Arritokieta da.
- Ta esan dezu leheno lau mutil?
- Nik lau mutil aurretikan.
- Baiña ez Arritokieta izenekuak!
- Ez.
- A!
- Telmo. Ha nere, lelengo Telmo.
- A, bai, e?
- Bai. Valentin, Telmo, Joakin, Mariano, Arritokieta, Miguel, ta geo bizkidxak zian haidxek eta hil zan txikidxa. Eta geo Ismael, Jacob eta Benjamin. Danak mutillak, ni bakarrik neskaa.
- Ta ze mouz moldatzen ziñan hainbeste mutillen artian?
- Gaixki! Lan asko in behar!
- Zu zai eongo ziñan ia beste neskan bat jaiotzen zan, baiña…
- Baiña ez! Danak mutillak etorri zian!
- Zenbat zian? Zenbat mutil?
- Beatzi mutil ta ni bat.
- Ta Telmo´re lehenbizikua esan dezu?
- Lehenbizikua Telmo.
- Joño! Ta leheno´re ez al zan izenikan Telmo? Ez al zun, ba, Don Manuelek…
- Ez dakit ez zuen lagatzen, baiña, Telmo´re lelengua. Valentin, aittak Valentin izena zun ta Valentin. Telmo bigarrena. Ta uain badake Telmo… Andres Marik daka Telmo, badake beadxek ere. Bai. Uain Telmo asko, kanpuan ere aitzen da. Baiña lelengo-lelengo Telmo guria zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia