Baltsean ibiltzeagatik Kongregaziotik botatzeko arriskua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELD-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kongregazioaz hitz egiten du. Baltsean ibiliz gero zinta morea jartzen zien eta ondoren kongregaziotik kanpora botatzen zituzten. Neskame ibiltzen zirenek ederki zekiten baltsean. Behin baltsean ibiltzeagatik abisua eman zieten sakristiara joateko eta Kongregaziotik botako zituztela esan zieten; zinta morea ez emateagatik ez ziren Kongregaziora joaten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ELD-001/010
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
- Ta kongregaziyuak-eta bazian ordun?
- Kongregaziyuak-ta bai. Txintxo ibiltzen zan ordun kongregaziyoko jendea. Ta baltsen-ta ibiltzen bagiñen, berriz, aurreneko egunen zinta morea, ta hurruna berriz’e ibiltzen bagiñen, fuera kongregaziotiken! Ta beste kongregazion aurren hola denak errenkan [sillen] jarri ta han eoten giñen. Batzuk goitik behera ta bestek zeharka elizen. Ta hala, ni ta beste bat ibili giñen balsen. Baltsen jakin ez, ta ibilli. Bestek ikusten giñun ta! Neskame juten zien neskak etorri ta haik bai earki! Ta gu inbirin-ta ibiltzen giñen. Baltsen hasten giñen ta… Hala, baltsen genbintzela, ta, abisoa. Ta baltsetik [geldittu] giñenen, neska txoro batzuk bazien hor, ta zea juteko, sakristia juteko. Ta sakristin esan zuen, hor ziela maixtrak, maixtrak juten zienak, gure maixtrak, “Hok die —apaizai esaten zien— baltsen ibili dienak hok die”, ta “Baltsen ibiltzen bazeate, koregaziotik fuera, e! Ta oain ibili zeatelako zinta morea eman beharko dezue”. Ta zinta morea ematea lotsa zan, ta bat’e ez giñen juten kogregazioa orden. Bat’e ez jun, hoixe. Baiño ordun komunioa bai jun, komunio hartzea bai jun, baiño kongregazion ez giñen jartzen. Libre! Ta holaxe ibiltzen giñen.
- Ta kongregaziyuan meza zan garaian beste eliza batea juten ziñaten o ze iten zenuen?
- E?
- Kongregaziyoa ez juteatik ze iten zenuen, aparte jarri, ondon?
- Bat’e ez, lehengo tokin, lehen jartzen giñen eozein tokitan jarri itten genun orden. Hola.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!