Donostia (Gipuzkoa)

Zigarro biltzen apaizarentzat

Zigarro biltzen apaizarentzat Monagilo lana. Goizeko zazpietako meza. Ezkilak jotzen zituzten, denak esnatzeko. Don Eustakio erretzailea zen, eta harentzat zigarro mutxikinak hartzen zituzten ezkontzetan. Arto hostoekin zigarroak egiten. Errazionamenduko tabakoa. Trikimailuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-074-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Monagilo lana. Goizeko zazpietako meza. Ezkilak jotzen zituzten, denak esnatzeko. Don Eustakio erretzailea zen, eta harentzat zigarro mutxikinak hartzen zituzten ezkontzetan. Arto hostoekin zigarroak egiten. Errazionamenduko tabakoa. Trikimailuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta monagillo ibili ziñanian…
-Monagillo ibilli gitzanian?
-Ze lan iten zenituen? Monagillo lana zein izaten zan?
-Lana, bueno, ordun mezak izaten zian goizeko zazpitan. Guk jun behar genun ordu erdi bat lenuo. Klao, jun ta /da/ izkilla jotzea. Jotze(n) genitun sei t´erditan lenbizikua. Ta bigarrena zazpik laurden gutxitan. Ta hirugarrena ya zazpitan, ta /da/ meza hasten zan. “O sea”, juten giñan sei t´erditan, jotzen giñun ezkillak, eta esnatzen genun apaiza eta danak, inguruko danak. Ta gue lana hoi, eta geo ba meza, monagillo bezela. Ta gero ordun bagenun beste gauza bat: apaizak, ordun zegon apaizak, Don Eustakio, harrek ba bazun biziyua erretzeko era, eta jolin, klaro, tabakoik ez, ordun ez zan /etzan/, razionamentun ta /da/. Lenbiziko lana guria izaten zan… ezkontzak izaten zian /izatentzian/, ezkontza, bastante ezkontza, ta hor ba juten zian danak elizara, ta sartu baiño leno danak zigarro erretzen. Ta haiyek botatako kolillak, haik danak eliza sartzen zianean, gu atzetik jun ta kolillak biltzea. Danak biltze(n) genitun kaja batea, ta apaizak muturra ta atzetik, guaiza haundi batzuk bazitun, moztutzen ziyon, ta /da/ papera kendu ta danakin pilla bat, tabako pilla bat iten zun /itentzun/, eta geo harrek paperakin ba beak erretzeko.
-Apaizak hori?
-Apaizak. Eta gu, ni ordun hasi nitzan erretzen. Nere artian: “Apaizantzako ona baldin bada, gutzako ere bai!”. Eta guk paperik ez genun izaten, ta /da/ arto bizarrakin, arto hostuakin, barrengo hostua, biguñena, harrekin, harrekin zigarroak in, ta han ibiltze(n) giñan. Bai.
-Orduan…
-Zigarro erretzen.
-Erre, arto bizarrak?
-Arto bizarrak erre izandu deu, bai, baiño han izaten zan ezkontza bat, ta kolilletatik. Eta gero razionamentuan zan, ta /da/ eoste(n) genun, sortze(n) genun mutil koxkorretan. Sortze(n) genun tranpak iñez ta /da/. Behin, goatzen naiz nere bizilagun batek ba razionamentuko tabakoa hartu iten zun beak, eta beak ez zun /etzun/ erretzen, geo saldu iten zun beak. Ta hoi, behin erreklamuan naola, tabakoik ez ta, joe! Han bagenden hiru edo lau, ta: “Hi, harrengana jungo nak! Ta esango zioat Antoniontzako dala”. Ta jun nitzan ta /da/. Nere etxebizitzakua zan bat, ta harri: “Hi, tabakua emateko Antoniok esan ziak /esantziak/. Kaja tabakua emateko”. Ta eman zian /emantzian/, ta ni korrika erreklamoa. Ta ez zian /etzian/ kobratu. “E, konponduko nak beakin”. “Ba, bale! Konponduko haiz beakin”. Ta bueno, goizian geo ikusi zan bestiakin, ta bestiak… gu tontuak izan, ez ezer esan ez, “porque” Antonio horrek emate(n) zigun beak, zigarron bat ematen zigun ta /da/… harrekin bagenun konfiantza. Han jun zan /juntzan/ ne etxea. Ta: “Zer, tabakua zenentzako?”. Ta ne ama ta nere aita han, ta joe. Bai, holako trastekeiyak.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia