Zumaia (Gipuzkoa)

Ama Birjinaren koroazioaren inguruko kontuak

Ama Birjinaren koroazioaren inguruko kontuak Marqués de Forondak Ama Birjinarentzat soinekoa, kapa eta mantelina oparitu zituen eta Conde de Placenciak koroiak. Koroazioaren inguruko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Marqués de Forondak Ama Birjinarentzat soinekoa, kapa eta mantelina oparitu zituen eta Conde de Placenciak koroiak. Koroazioaren inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bera, koronaziyua, zer da, o?
- Ze esango dizut, ba? Orduan erregalatu zitun Marqués de Forondak soiñekua, kapa ta bere manteliña, ta Conde de Placenciak koroiak, ederrak, urrezkuak, uaindikan ere hor daude. Ta ha koronatu zuen Ama Birjiña, koronatu zala, bai, hamen, hamentxe aurrian koronatu zuen, tribuna haundidxa jarrita.
- Eta ordura arte Ama Birjiña diferentia zan?
- Ez.
- Baiña…
- Erropakin, bai, bai. Baiña hori erropa ederra, ordia.
- Zeiñek erabakitzen du, ordia, koronaziyua itia? Edo ze aldaketa…
- Parrokuak.
- Parrokuak.
- Don Wenceslao. Orduan Don Manuel-ta zian, baiña Don Wenceslao etorri zanian, Don Wenceslao zan koronatu zuna. Ta geo hamendikan jun zanian Durangoa, Durangon in zun bestia. Ta geo Durangotikan Tolosa jun zanian, Izaskungua koronatu zun. Hiru in zitun.
- Baiño obligaziyua ete dan holako Ama Birjiñak koronatzia? Edo ze aldaketa ekartzen dittun? Batetik era batekua zan ta geo bestekua, edo?
- Ez, ez, ez, ez. Aldaketaik ez. Hoidxe, leheno koronatu gabe zeola ta geo koronatuta.
- Pixkanaka danak nahi zittuen koronatu, edo beak behintzat…
- Beak hiru in zitun, hiru in zitun Don [Wenceslaok]. Gustatu iten nunbait. Bai.
- Arratekua’re orduan…
- Orduan koronatuko zuen hura´re. Eta baita Azkoitikua´re, Urrategikua´re bai. Orduan izango zan, moda eo izango zan, ez dakit ze zeatuko zun…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia