Zumaia (Gipuzkoa)

Gabon egunean hiru gabon-eske mota

Gabon egunean hiru gabon-eske mota <p>Gabon egunean hiru eske klase egiten ziren: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak…... Bazkalostean "Gomexago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten. Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain-mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien. Bataioetan ere abestu eta dirua eskatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabon egunean hiru eske klase egiten ziren: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak…... Bazkalostean "Gomexago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten. Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain-mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien. Bataioetan ere abestu eta dirua eskatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gabonetan, orduan, erregaluak izaten zian orduan erregetan.
- Erregetan.
- Eta gabon egunian eta…
- Gabon egunian?
- Ze izaten zan?
- Ya. Hori’re ba […]… Gu gabon-eguna hasten gitxuan, Zumaian uandik hala ibiltzen dia, Niño Jexuxen eskia esaten gintxuan, Jexuxen eskia!
- Hori hogeta lauan?
- E?
- Hogeita lauan.
- Hogeita lau goizian zako zuri bat hartzen dek, leheno en jeneal zea izaten huan, almuhada burukuen zea, buelta eman ta, korapillua o in ta hura hartu ta itxez-itxez eskian, Niño Jexuxen eskian. Ta, ba, garaian hartan, ba, badakik. Gaiñea gosia’re asko zuan, ta… Ta naranjak, eta intxaurrak, pikuak, hurrak, mandarinak. Dirua’re bai, baiña dirua en jeneal gitxio izaten uan dirua ematen… Uan izaten dek diru asko! Eta holakuak bildu ta…
- Eta kantuan inda o…?
- Ez, hori gero. Goizian Niño Jexuxen […].
- Eskian.
- Geo iten huan eguardixan, bazkaldu ta geo, hamen esaten dan "gomexago". "Gomexago" esaten gitxon.
- (Lagunak) […].
- […], bai. Hori ba… Beste herri batzutan beste izen bat zekak…
- "Gomexago"?
- Bai, Zumaian "gomexago" esaten dek. Uandik halare [kanta…] taberna batzutan, ta orduak botatzen dezu, baiña. Itxez-itxez, baiña taldian, neska ta mutil juntatzen gitxuan ordu bitan jenealian, ordu bitan, kanpaiak jo ordu bitan, eta aurrian jarri ta "Gomexago / noiz harrapatuko / arrai hori?" Hori’re toki askotan ibiltzen dek. "Bart arratseko / ordu bietan / itsasuaren erdian!", ta geo goitikan, ba, hori’re, naranjak eta urrak, intxaurrak, kakaguexak, holako zeak botatzen zitien, ta hik hartu.
- Eta beti kantu hori?
- Bai, beti kantu bea. "Gomexago" beti. "Gomexago, buruhandi / noiz harrapatuko / arrai hori?".
- "Gomexa" arrai bat?
- Guk "gomexa", Zumaian "gomexa" esaten ziou beti, entenditzen? Bestetan itsas kabra esaten dezue. Guk "gomexa" horrei esaten ziou, beti "gomexa" ibili izan diau. Ta gabarrantzan’e beti…
- Ta hori izaten zan bazkalostian.
- Bazkalostian. Eta geo izaten huan jaiotzakin, jaiotza txiki batekin, lau lagun gitxixenez, en jeneal, lau o bost o sei o zazpi izan laike!, ya kantuan, etxetan ta tabernetan ta herriko kalian ta…
- Ta hor’e eskian?
- Hor’e eskia. Hor ya, hori ya en jeneal dirua. Hori ya dirua en jeneal. Bueno, dirua’re, "gomexago"-re, parrokuak botatzen […], neska ta mutil bat aparte jarri, mutillai en jeneal diru xeheaua ta neskai o erriala o geo pesetak, ta guri… Tartian neskena jun ta… Bai.
- Ta gero guzti honekin, bai janariyakin ta bai diruakin, ze iten zan, banatu o afarin bat o…?
- Ez, ez, ez, ez, ez! Ezer ez! Norbeak nor beretzat. Bakoitzak beretzat. Ta bestia zea’re, dirua zeian’e bai, bataixua. Bataixuetan…
- (Laguna) Bataixutan oain’e bai.
- … han dirua beti ezautu diyat nik. Geo hasi zitxuan batzuek karameluak botatzen o…
- Bataio ostian umiei ta…
- Bai, ta kantua’re badao. Zea, nola da? "Umia xaguak jango du". "Umia xaguak jango! Umia xaguak jango!", ta braaaa!, orduan, ba…
- Dirua.
- Dirua botatzen [zan] ta dirua hartu. Bai.
- Eta hori izaten zan gabon-egunian, hogeita lauan.
- "Umia xaguak jango du" bataixuetan.
- Baiña beste…
- Bai, bestia, beste hiru hoidxek gabon-egunian.
- Eta…
- Goizeko eskia, eguardiko "gomexago", eta gabeko kantua, Niño Jexuxekin. Zautza’re jun izan [ditxuk], ta nere anaia ta gero’re bai. Ta zea zeola, Mateo Mujika zeola, hari asko gustatzen zitzaizkuan. Harena jun ta kantau ta pezeta o ematen zian ta… gustoa!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia