Gabon egunean hiru gabon-eske mota
<p>Gabon egunean hiru eske klase egiten ziren: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrakÂ
... Bazkalostean "Gomexago" abesten zuten eta janaria biltzen zuten. Zumaian ohikoa zen kanta hori. "Gomexa" arrain-mota bati deitzen diote. Beste talde batzuk jaiotza hartuta gauean irteten ziren eskean, eta haiek abesti gehiago kantatzen zituzten. Haiei dirua ematen zitzaien. Bataioetan ere abestu eta dirua eskatzen zen.</p>
Gabon egunean hiru gabon-eske mota
2009-06-11
Joseba Garate Elosua
- ahotsak.eus