Zumaia (Gipuzkoa)

Gabon gaua familian; afariko menua

Gabon gaua familian; afariko menua Gabon gaua familian pasatzen zen. Beraiek amonaren etxera joaten ziren. Etxean afaldu eta afalostean likore, turroi eta abarrak izaten ziren. Zumaian Gabonetako menua normalean aza-olioa, karakolak eta bisigua. Aza-olioa deitzen zioten gainetik olioa zeraman aza egosiari. Baserritarrek txitxarro beltza ere jaten zuten. Meza egoten zen gaueko 12etan, baina beraiek ez zuten joateko ohiturarik. Olentzero izena zer zen ere ez zekiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gabon gaua familian pasatzen zen. Beraiek amonaren etxera joaten ziren. Etxean afaldu eta afalostean likore, turroi eta abarrak izaten ziren. Zumaian Gabonetako menua normalean aza-olioa, karakolak eta bisigua. Aza-olioa deitzen zioten gainetik olioa zeraman aza egosiari. Baserritarrek txitxarro beltza ere jaten zuten. Meza egoten zen gaueko 12etan, baina beraiek ez zuten joateko ohiturarik. Olentzero izena zer zen ere ez zekiten.

Transkripzioa

- Eta gero, gabon gabian eta…
- Geo, gabon-gabian en jeneal…
- Familiyan.
- Familian. Gu beti amonena, amona ta bizi hitxuan, amonanea juten gintxuan, ta hantxe, kartaka ta zea…
- Eta afaria ze izaten zan? Espeziala, o?
- En jeneal, orduan, afaldu ta geo, guk nork bere etxian afaldu, ta orduan bai, han kafiak eta o likoriak o bonboiak o turroiak o zeak. Kafia beti martxan, baiña jokuan in ta ordu bixak, hirurak aldian, gu etxea, bai.
- Eta afaltzeko espeziala izaten zan orduan, pixkat? Ez?
- Uaingo mouan! Geroa’re hala zeatu gaitxuk, en jeneal, Zumaian, ba, aza-olixuak, karakolak izaten huan. Baiña aza-olixua en jeneal, ta karakolak eta bixigua, hori gehienian.
- Ta aza-olixua zan gabonetako…?
- Aza-olixua bai, en jeneal, Zumaian behintzat.
- Aza egosiya eta…
- Aza egosidxa ta geo […] olixua baratxui batzukin, ba, aza-oliyua deitzen gitxuan hori.
- Eta gero karakolak.
- Ta geo bixigua ta geo karakolak. Bixigua erria, badakik. Bixigua modu onian eoten huan, ez uan bezela. Ta geo, baserritarrak en jeneal, txitxarro beltz handi hori […]. . Txitxarro beltza’re ona dek. Ta geo karakolak saltsan. Baiña gogorrak eoten […] karakolak.
- Eta erregalorik eta egun horretan? Gabon-egunian?
- Ni ez nauk gogoratzen ezer ez.
- Eta Olentzero? Olentzero izena ta ohitura…
- Izena’re ez, ez, ez, ez, ez.
- Hori Zumaixan?
- Ke ba! Ez, ez, ez. Ez, ez, ez, ez… aitu…
- (Lagunak) […].
- Ez, ez, ez. Nik ez diat… Geroa zeatu huan.
- Eta mezarik eta izaten zan?
- Bai, izaten huan. Gu ez gitxuan juten o… oso zeak gitxuan. Pixkat aparte ibiltzen gintxuan. Baiña gaueko hamabitan, ollarran meza o "misa del gallo"…
- "Misa del gallo" izaten zan.
- Ez dakitena da monjetan iten zuen o hemen parrokixanian o behian […]. Nola iten zuen, ba?
- Eta hurrengo egunian? Gabon… Nola esaten dezue? Hogeita bosta…
- Eguarri-eguna, hori bai, eguarri-eguna. Gabon-eguna ta eguarri-eguna guk beti.
- Eta eguarri-egunian?
- Normal. Ez huan ezer’e zeatzen… Jai bat. Bakoitzak bere tokixa bazkaltzeko, ta ez huan ezer…
- Baiña kanturik eta?
- Ez, ez, ez, ez, ez.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia